Web edukia bistaratu

Andoain Txartela

 

Andoain Txartela Udalaren ekimenez sortu da, SALKIN Merkatari eta Ostalarien elkartearekin lankidetzan, Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen jarduera sustatzeko eta andoaindarrei abantaila garratzitsuak eskaintzeko asmoarekin.

Doan, betirako.

 

Andoain Txartela eskatu eta herriko establezimendutan erabiltzera animatzen zaitugu. Horrela bertako ehun sozio-ekonomikoaren garapenean lagun dezakezu

 

Eskaintzen ditun zerbitzuak

  • Kiroldegian sartzeko balio dizu, kiroldegiko abonoduna bazara
  • Udal liburutegiko zerbitzu guztiak erabiltzeko balio dizu, bazkide baldin bazara
  • Helbideratu gabeko udal ordainketak egin ahal izango dituzu
  • Andoaingo hiribusaren txartela ordaintzeko balioko dizu (epe motzera)

Visa txartel moduan onura hauek ekarriko dizkizu

  • SALKIN elkarteko dendetan 3 hilabetetan ordaindu ahal izango duzu, interesik gabe
  • Kutxazain automatikoetan dirua ateratzeko eta erosketak ordaintzeko aukera izango duzu, munduko edozein lekutan
  • Erosketak finantzatu beharko bazenitu, berehalako kontsumorako kreditua eskaintzen du
  • Txartel segurua da, iruzurren eta istripuen aurkako aseguruak baititu
  • SALKIN elkarteak fideltasuna saritzeko egingo dituen promozio guztietan parte hartuko duzu

* Ez da beharrezkoa bankuz aldatzea: zure ohiko finantza erakundean helbidera dezakezu txartela

Nola eskuratu?

Andoain Txartela eskuratzeko, eskaera bete behar duzu, txartelarekin egindako ordainketak zein entitate eta kontu zenbakitan kargatzea nahi duzun adieraziz, eta NANaren fotokopiarekin Kiroldegian, Udaletxeko Atarian edota Rural Kutxan aurkeztu behar duzu

Eskabidea entregatu ondoren, Rural Kutxak etxera bidaliko dizu “Andoain Txartela”, entitate horrekin lankidetzan egin baitugu txartela