Web edukia bistaratu

Zerbitzu Telematikoak

Nola identifikatu? Udal Errolda Tasak, Zergak eta Isunak Sarrera Erreg. Eskaerak

 

Zer dira?

Aplikazio informatiko honen bitartez, Udalak guri buruz dituen datuak (zergak, isunak, errolda...) kontsulta ditzakegu; tasak, zergak eta isunak ordaindu ditzakegu eta eskaera eta izapideak (lizentziak, baimenak...) egin ditzakegu internet bidez, etxetik, eta inora joan beharrik izan gabe
 

Zer behar duzu erabiltzeko

  1. Sinadura elektronikoa duen txartel bat (IZENPE, ONA edo DNI-e) eta txartel irakurgailu bat.
  2. Edo, Andoaingo Udalak eskaintzen duen gako eta pasahitza.
  3. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen pasahitza ere erabil dezakezu.

*Udalak ematen duen pasahitza oraindik ez baduzu, eskatu ataria@andoain.eus helbidean

 

Zer egin dezakezu?

Biztanleen Udal Errolda

  • Zure errolda ziurtagiria deskargatu eta inprimatu dezakezu.
  • Erroldako zure datuak eta historiala eta etxebizitzan zurekin erroldaturik dauden pertsonen datuak ikus ditzakezu.
 

Tasak, zergak eta isunak

  • Zure izenean dauden edo egon diren, hau da, indarrean dauden edo ez, tasa eta zergak (ura, zaborrak, ibilgailuak, etxebizitza…) kontsultatu ditzakezu.
  • Tasa eta zergen ordainagiriak kontsultatu eta inprimatu ditzakezu:
    Ordaintzeke dauden ordainagiriak. Horien xehetasunak ikus ditzakezu: kontzeptua, tarifak, ur kontsumoaren irakurketak…
    Ordainduako ordainagiriak. Nahi duzun tasa edo zergaren ordainagiriak deskargatu eta inprimatu dezakezu: ibilgailu zergaren erreziboa, adibidez.
  • Trafiko isunak: Andoainen egindako trafiko arauhauteengatik isunik duzun kontsultatu dezakezu.
  • Azkenik, tasa eta zergen ordainagiriak eta isunak ordaindu ditzakezu Zerbitzu Telematikoen bitartez.
 

Sarrera eta Irteera Erregistroa. Eskaeren aurkezpena.

  • Zuk aurkeztutako idatziak edo zure izenean bidalitako idatziak kontsultatu ahal izango dituzu.
  • Online erregistratu ahal izango dituzu Andoaingo Udalaren aurrean aurkeztu beharreko eskaera edo idatziak.
  • Expediente bat abian jar dezakezu, horren izapidetzea telematikoki kontsultatu eta izapidetu bitartean sorteen diren agiriak pantallan ikusi edo inprimatu.
  • Espedientearen izapidetzeari buruzko informazioa duen Prozeduraren Eskuliburua deskargatu ahal izango duzu, non adierazten diren: aurkeztu beharreko agiriak, kostua, epeak, isiltasunaren ondorioak...
  • Eskaera eredu normalizatuan deskargatu eta ordenagailuan bertan bete ahal izango duzu.