Web edukia bistaratu

Tramiteen Eskuliburua Tramite Ohikoenak Eskaerak Inprimakiak

 

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

  • Udaletxeko beheko solairua
  • Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30ra (ekainetik irailera 13:30ak arte)
TELÉFONO

943 300 830

ataria@andoain.eus

Goikoplaza, S/N, 20140 Andoain

Ze eskaintzen du Ataria - Herritarren Arreta Zerbitzuak?

Funtsean, udal tramite ezberdinak leku berdinean egiteko aukera ematen du, bulego batetik bestera ibili behar gabe, ohikoa zen bezala duela gutxi arte: eskaerak aurkeztu, ziurtagiriak eskuratu, tasak eta zergak ordaindu... Halaber, udal administrazioari edo Andoaingo herriari buruzko informazioa jaso ahal izango duzu

Errolda ziurtagiriak. Erroldan altak, bajak eta aldaketak: errolda ziurtagiri guztiak eskuratu ahal izango dituzu: errolda, bizilekuko guztiena, historikoa... Baita ere, erroldarekin zerikusia duten tramite guztiak: jaioberrien edo beste udalerri edo herrialdetatik etorritakoen altak, bajak helbide aldaketak...

Zerga, tasa eta isunen ordainketa: Baita ere, zergekin zerikusia duten bestelako tramiteak: ordainketak banketxean helbideratzea, ondasunen ziurtagiria, ibilgailuen bajagatik ordaindutako zerga itzultzea, zorren ordainketa zatikatzeko eskaera...

Idatzi eta eskaeren sarrera erregistroa: Udaleko edozein lansailari zuzendutako eskaera, idatzi edo komunikazioak Atarian aurkeztu ahal izango dituzu.

Eusko Jaurlaritzara eta Foru Aldundira zuzendutako idatziak erregistratu eta bideratu: Eusko Jaurlaritzara edo Gipuzkoako Foru Aldundira zuzendutako idatzi edo eskaerak aurkezteko ez duzu Donostiara joan beharrik izango. Atarian aurkeztu ahal izango dituzu eta udal langileek bideratuko dituzte dagokion organora. Hala nola: seme-alabak jaiotzeagatik edo adoptatzeagatik dirulaguntza eskaerak, Etxebiden izena emateko eskaerak, familia bizitza bateratzeko laguntza eskaerak ...

Udal Erregistroan jasotako erregistroa hartuko da kontuan interesdunek epeak betetzeari dagokionean.

Hirigintzako lizentziak: obra txiki lizentziak (etxe barruko zein fatxada eta teilatukoak), edukiontzi, aldamio edo antzekoekin bide publiko okupatzeko lizentziak...

Bestelako lizentziak: Animali arriskutsuak, ibiak, tabernetako terrazak, kalez-kaleko salmenta...

Udaleko administrazio tramiteen informazioa: Udalarekin eta, oro har, udalerriarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko informazioa eta orientabidea jasoko dezu bertan: espedienteen izapidetzea, aurkeztu beharreko agiriak, prozedura, kostua, epeak…

Izapidetzen ari diren administrazio espedienteei buruzko informazioa: amaitu gabe dauden espedienteetan prozeduraren egoerari buruzko informazioa jaso ahal izango dute interesdun izaera duten pertsonek eta espediente horretan jasota dauden agirien kopiak eskuratu.

Erreklamazio, kexa eta iradokizunak aurkeztu: Edozein dela erreklamazioaren arrazoia eta xedearen garrantzia.