Web edukia bistaratu


Bastero Kulturgunea
Eraikinaren ezaugarriak eta aretoak

 

Basteroko Bloga
Programazioa
Aretoak
erreserbatzeko
Urigain etxeko
aretoak erreserbatzeko
Bastero:
Egileak eta Proiektua

 

Arduradun politikoa: Estibalitz Mujika

Helbidea: Ondarreta 1, 20140 Andoain

Kulturako teknikaria: Garbiñe Agirre

Kontaktuak: 943 303 540 – kultura@andoain.eus

 

Gaur egun, Andoaingo Udalerrian antolatzen diren ekitaldi ugari , Udalaren edo beste erakundeen ekimenez, Basteron egiten dira: zinema, antzerkia, musika, dantza...

Eraikinean daude ere Hezkuntza eta Kultura lansaileko bulegoak, Fonoteka eta Udal Musika Eskola, non 400 ikasle baino gehiago dauden espezialitate ezberdinetan matrikulaturik.

Eraikinak auditorio bat, ekitaldi areto bat eta erakusketa gela bat ditu. Areto horiek, udalaren ekitaldi programazioaz gain, Andoaingo edo kanpoko kultur taldeek, erakunde publikoek eta enpresa pribatuek erabil ditzakete bere ekitaldi edo beharretarako. Erabilpena Bastero Kulturguneko funtzionamendua eta ordutegia arautzen dituen erregelamenduan ezartzen den lehentasunen arabera egingo da, udal zerbitzu teknikoek baimena eman eta dagokion tasa ordaindu ondoren.

 
 

 

Auditorioa

Eraikinak duen espaziorik handiena da auditorioa. 500 pertsonako aforoa dauka eta dituen baliabide tekniko onei esker, era desberdineko programaziora moldatzeko aukera eskaintzen du.

Aretoaren Baliabide teknikoak

 

 

Ekitaldi Aretoa

200 pertsonako aforoa duen egitura modernoko aretoa. Soinu, argi eta bideo ekipamenduez hornitutako eszenatoki bat du. Eserlekuak mugitzeko aukera dago, era horretan behar desberdinak asetzeko behar den egitura lortzen da, esaterako, kontzertu mota desberdinak, enpresa bilerak, dantzaldiak ...

 

 

Erakusketa Gela

Urtean zehar gutxi gorabehera hilabeteko iraupena izaten duten erakusketa desberdinak antolatzen dira areto honetan. Bertan Euskal Herriko zein atzerriko artisten lanak ikus daitezke. Bertan erakutsi nahi duen artistak eskaera egin behar du eta irizpide eta baldintza batzuk bete.