Web edukia bistaratu

Datu Irekiak

Datu irekien (open data ingelesez) filosofiak helburu hau du: administrazio publikoak kudeatzen dituen datuak, era ireki eta erabilerrazean, herritarren esku jartzea. Edonork aztertu, berrerabili eta zabaldu ditzake datu horiek, eta datu horietatik eratorritako zerbitzu berriak sortu

 


 

Datu Estatistikoak

Hemen, Andoaingo datu estatistikoak eskaintzen ditugu: bertan bizi, jaio, hil, ezkontzen den lagun-kopurua; banku-bulegoak, autoak, motoak, zenbat etxebizitza dauden hutsik, langabe-kopurua, DBHko ikasleena… Udalerriaren 200 bat datu, zeinak eskualde, herrialde historiko edo EAEkoekin alderatu daitezkeen urte zehatz batean edo urtez-urte 1975etik gaurdaino

Andoaingo adierazleak

Atal honetan, Andoaingo adierazleen fitxa bat eskaintzen dugu (tasa eta ehunekoen gainean sortutako datu estatistikoa): Industria sektorearen berri, eraikuntzan ari den biztanleria, lan- eta langabezi tasak, per capita errenta, hiri-zoruaren ehunekoa, hiri-hondakinen sorrera… udalerriko 75 adierazle gaurkotuak, eskualdeetakoekin, herrialde historikokoekin, EAEkoekin alderatuta