Web edukia bistaratu

Gizarte Zerbitzuak

 

Dirulaguntzak Euskarako Zerbitzua Kultura eta Kirolak

 

1.- Presoen senideen eta auzipetuen bidaietarako dirulaguntzak

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo, preso dauden andoaindarren senidekoak, horiek ikustera joandakoan edo EAEtik kanpoko epaitegietara auzipetu gisa joan behar duten andoaindarren bidai-gastuen zati bat edo gastu osoa ordaintzeko Andoaingo Udala ematen dituen dirulaguntzak dira

2.- Gizarte Zerbitzuetako alorrean diharduten erakunde eta elkarteei zuzenduak

Ondorengo giza telden inguruan antolatzen diren ekintza edo egitarauak burutzeko dirulaguntzak: haurrak, gazteak, emakumea, elbarriak, adinduak, gutxiengo etnikoak, preso-ohiak, toxikomanoak, iragaitzezko edo pasadizoko pertsonak eta arrisku sozialean egonik Gizarte Zerbitzuen beharra duen beste edozein talde. Elkartea Andoaingoa izan behar da.Gipuzkoakoa izen daiteke baldin eta onuradunen artean Andoaingo bizilagunak badira

3.- Gobernuz Kanpoko erakundeentzako dirulaguntzak lankidetza programak garatzeko

Herri txiroetako biztanleen gizarte eta ekonomi egoera garatu eta hobetzera bideratuko diren iharduerak aurrera eramateko asmoz, irabazi asmorik gabeko Euskar Herriko Gobernuz Kanpoko Erakundeekin lankidetza programak garatzeko dirulaguntza. Emango diren dirulaguntzen zenbatekoa aurrera eramango den jardueraren kostuaren %90 baino handiagoa ezin daiteke izan, GKEak kostuaren %10 gutxienez finantzatu behar duelarik