Web edukia bistaratu

Andoaingo Udalak emandako dirulaguntzak

 

Dirulaguntzak Hitzarmenak

 

Andoaingo Udalak, bere lansail ezberdinen bitartez, hainbat dirulaguntza banatzen ditu herritar eta herriko zein kanpoko elkarte eta erakundeen (Gobernuz Kanpoko erakundeak) artean. Hauek dira, laburbilduz, 2015. urtean zehar emandako dirulaguntzen zenbatekoa

Zehaztasun gehiago goian dagoen bannerrean sakatuz

Gizarte ekintzarako dirulaguntzak 347.078,82 €
Kirol gaietarako zuzenduriko dirulaguntzak 90.989,87 €
Euskara gaietarako dirulaguntzak 82.679,53 €
Kultura eta Hezkuntza gaietan dirulaguntzak 251.334,25 €
Sustapen ekonomiko eta enplegu gaietan dirulaguntzak 112.148,68 €
Total: 884.231,15 €

Andoaingo Udalak izenpetutako hitzarmenak

Hamaika lankidetza hitzarmen ditu sinatuak udalak, bai herriko eta kanpoko elkarteekin, bai EAE eta Estatuko erakundeekin. Hiru taldetan sailkatu ditzakegu hitzarmen ezberdinak:

  1. Betebehar ekonomikoekin Andoaingo Udalaren kontura
    Udalerriko elkarte eta erakunde pribatuekin izenpetutako akordio eta lankidetza hitzarmenak jasotzen dira atal honetan. Hitzarmen horietan, besteen artean, udal aurrekontuen kontura betebehar ekonomiko batzuk adosten dira
  2. Betebehar ekonomikoekin Andoaingo Udala onuradun delarik jasotzen duena
    Andoaingo Udalak beste administrazio edo erakunde publikoetatik jasotako dirulaguntzak biltzen dira atal honetan: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Lanbide...
  3. Betebehar ekonomikorik gabe
    Andoaingo udalak beste erakundeekin, inolako betebehar ekonomikorik gabe, izenpetutako akordio eta lankidetza hitzarmenak jasotzen dira atal honetan. Oro har, erakunde publikoekin sinatuak informazoa elkar trukatzeko

Zehaztasun gehiago goian dagoen bannerrean sakatuz