Web edukia bistaratu

Ondare Historiko eta Artistikoa

Monumento Megalitikoak Buruntzako S.Martin eliza Dorretxeak Karobiak Eskulturak-Muralak Argazki zaharrak

 

Egungo eraikinak

Bastero Kulturgunea

Luis Peña Ganchegui, Rocío Peña eta Mario Sangalli arkitektoen proiektua 2003an zabaldu zituen ateak

 

Andoaingo Udala

XVIII.mendeko eraikin xume baina sendoa. Oinplano laukizuzena eta hiru oin edo solairu dituena

San Martin eliza

XVIII. mendearen bigarren erdian eraikia. Barrokoaren barruan Ibero arkitektoek sorturiko berariazko estilokoa da

Santa Krutz eliza

Oria eta Leitzaran ibaien artean eraikia. Baselizan, XIII. Mendeko Cristo Santuaren eskultura gotikoa dago. Badirudi aurretik erromaniko estiloko beste eraikuntza bat zegoela bertan

Sorabillako San Martin eliza

Elizari buruzko agiririk bada XV. mendekoa. Latin gurutzeko oinplanoa du eta gurutze gangak, horien zainak oinarri gotikoko zutarrietan eutsiz

Isturitzaga dorretxea

Monumentu Arkitektoniko Babestua izendatua, Karrika auzunean dago. Hasiera batean babeserako dorre izan bazen ere, finean XVI. mendeko errenazimendu estiloko jauregia da. teilatuaren ganga gisa dorretxo txiki bat du

Martin Ugalde Parkea (lehen Laborde lantegia)

1939an eraikia, mugimendu estetiko arrazionalistaren barruan kokatzen da eta garai hartan berrikuntza handia izan zen