Web edukia bistaratu

Euskara Zerbitzua

 

Dirulaguntzak Gizarte Zerbitzuak Kultura eta Kirolak

 

1.- Euskara ikasteko dirulaguntzak

Andoaingo biztanleei beren euskalduntze eta alfabetatze prozesuan euskararen ikasketa sustatzeko dirulaguntzak. Urtean zehar eska daiteke eta dirulaguntzaren zenbatekoa, 2015-16 ikasturtean, matrikularen %75ekoa da (autoikaskuntza ikastaroen kasuan gehienezko kopuru batekin). Laguntza %100era hel daiteke dirusarrera urria dituzten edota familia ugariko kide diren pertsonen kasuetan

2.- Enpresa-merkataritza establezimenduetan euskararen erabilera bultzatzeko

Andoaingo Udaleko enpresa zein merkataritza establezimenduetan euskararen erabilera bultzatzeko dirulaguntzak. Deialdia irekirik dago urte osoan eta dirulaguntzaren zenbatekoa kostuaren %30 - %50 bitartekoa izan daiteke (xedearen arabera aldatzen den gehienezko kopuru bat dago). Bere irudi, errotulazioa, webgune edo informatika programetan euskara erabiltzen duten enpresei eta merkatal jardundegiei dago zuzenduta

3.- Aisialdirako begirale eta zuzendari ikastaroak

Aisialdirako begirale eta/edo zuzendari titulu ofiziala eskuratzeko, euskaraz emandako eta Eusko Jaurlaritzak homologaturiko ikastaroak egiten dituzten andoaindarrei zuzendutako dirulaguntzak. Matrikula gastuaren %30ekoa da, eta gehienez 150 eurokoa izango da

4.- Udako Euskal Unibertsiteko ikastaroetarako

Udako Euskal Unibertsitateek antolatutako euskarazko ikastaroak egiteko dirulaguntzak. Matrikularen %40 artekoa izango da