Web edukia bistaratu

Fototeka

 

Udal Artxiboa Laborde Funtsa Leyçaur-aldizkaria Estekak

 

Udal Funtsa

Funts irekia da eta oraingoz 10.400 argazki inguru osatzen dute. Argazkiak gai ezberdinen arabera daude antolatuta: ordezkapen eta protokolo jarduerak; giza azalpenak, non jaiak, ikuskizunak, jendea, lana eta erlijioa bezalakoak topatuko ditugun; eta, amaitzeko, paisaia, herriko zenbait ikuspegi nahiz eraikuntzak aurkituko ditugu. 2011. urtean Moisés San José argazkilariaren funtsa jaso zuen Fototetak

 

Laborde funtsa

Laborde Herramientas SL enpresak, 1994. urtean Andoaindik joan zenean, Udal Artxiboari emandakoa. Funtsa honek 3.700 argazki inguru dauka. Argazki gehienak 50eko hamarraldikoak izanik, bertan langileak, lantegiaren sortzaileak, Ikasle Eskolako mutikoak eta Labher eta Lorea abesbatzetako kideak ikus ditzakegu. Funts honetan lantegiaren instalazioei, makinariaren eta bertan lantzen ziren piezen bilakaerari buruzko informazio grafiko ugaria aurki dezakegu

 

Informazio gehiago

Andoaingo argazki zahar batzuk

Udal artxiboko agiriak edo argazkiak kontsultatzeko

Udal artxiboko agiriak edo argazkiak argitaratzeko baimena