Web edukia bistaratu

Gardentasuna eta Parte-hartzea

 

Gardentasun Ataria

Benetako parte-hartzeak informazioa eskatzen du. Administrazioa herritarrei hurbiltzeko erronka honetan, Gipuzkoa Irekia Gardentasun atariarekin bat egin du. Plataforma horretan probintziako 67 udalek parte hartzen dute eta udal kudeaketaren ezagutza eta kontrola bermatzeko garrantzizkoa den informazioa eskaintzen da bertan. Modu erraz eta eskuragarrian aurkezten dira datuak, EUDEL - Euskadiko Udalen Elkarteak gardentasunaren garapenerako ezarritako klasifikazio eskema jarraituz.

 

Parte-hartze prozesuak

Andoaingo Udalak urteak daramatza herritarren parte-hartzea bultzatuko duten formula eta espazioak bultzatzen. Konpromezu horren ondorio da Parte hartze hariak lotuz ekimena: parte-hartze prozezu hau 2012. urtean abiatu zen eta ordutik urtero egin da, auzon ezberdinetan bilerak deituz, bertako beharrak eta bizilagunen proposamenak jasotzeko.

 

Zentzu honetan ere, Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sareko partaide gara EAEko beste 31 udalekin batera.

Eta luzaro gabe, honako asmoak ditugu:

  1. Parte-hartze eta Gardentasun ordenantza bat onartzea: udal administrazio eta kudeaketan herritarrek parte-hartzeko tresnak eta parte-hartze hori eraginkor izateko informazioa helaraztea arautuko dituena.
  2. Herritarren Postontzia sortzea: udal webaren hasiera orrian joango litzateke eta udalari aurkeztu beharreko kexu, iradokizun eta erreklamazioak aurkezteko modu erraz bat jarriko dugu andoaindarren eskura.
  3. Udal aldizkaria abian: Herritarrek udaleko komunikazio zuzena jaso ahal izateko tresna izango da Udal aldizkaria; udaleko eta herriko ekimen eta erabaki nagusienak jasoko ditu eta urtean hiruzpalau zenbaki argitaratuko dira.