Web edukia bistaratu

Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako Zentrua

 

Pakeleku
Eguneko Zentrua
Done Joan Bataiatzaile
Zaharren etxea
Zaharren etxea:
tutoretzapeko apart.
Ileapaindegi eta podologia
zerbitzuak

 

Arduradun politikoa: Ana Carrere
Lansail arduraduna: Ana Sanz
3. adineko zentru ard.: Mila Olaizola
Gizarte langileak: Arantxa Alkorta, Miren Lizeaga eta Eli Otaño

 

Hitzordua. Nola jarri harremanetan?

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko hitzordua eskatu behar da aurretiaz zentruan bertan (Pio Baroja 1B) edo Ataria-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Udaletxea).

Baita ere: Gizarte Zerb.: 943 304 343 - Ataria: 943 300 830 e-posta: gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

Gizarte Zerbitzuetako Lansaila Andoaingo biztanle guztiei gizarte-zerbitzu eta -baliabideetarako sarbidea bermatzeko sortu ditugun ekipamenduen eta baliabideen multzoa da. Lansail honen helburua da pertsonak eta gizarteko kolektibo desberdinak sustatzea eta gizarteratzea, eta baita horiek izan ditzaketen zailtasun sozialak baloratzea eta konpontzea ere, beren bizi-kalitatea hobetuko duten eta arazoen zioei aurrea hartuko dieten eta horiek saihestuko dituzten baliabideak eskainiz. Zehaztutako helburuak lortzeko, Andoaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuetako lansailak ondoko programa hauek ditu

 

Informazioa

Kasuan kasu zehaztutako baldintzak betez gero, erabiltzaileek gizarte-babeseko sareak oro har eta gizarte-zerbitzuetako sistemak bereziki eskaintzen dituzten zerbitzuetarako eta prestazioetarako sarbidea izan dezaten beharrezkoa den informazioa eskaintzen dugu

 

Balorazioa:

Kasu bakoitza baloratzen dugu, bakoitzaren beharrak ebaluatu ondoren

 

Orientazioa:

Behin erabiltzailearen beharrak ebaluatu ondoren, zerbitzu edo prestazio egokiene¬tarantz bideratzen dugu, arretarako banakako plan bat prestatuz, betiere jarraipena eskatzen duen esku-hartze motaren bat behar duenean, eta erabiltzailea horretarako prest dagoenean. Gizarte Zerbitzuetako Lansaila Andoaingo biztanle guztiei gizarte-zerbitzu eta -baliabideetarako sarbidea bermatzeko sortu ditugun ekipamenduen eta baliabideen multzoa da.

 

Eginkizunak

  • Gizarte Zerbitzuen sistemara iristeko bidea da.
  • Gizarte-egoera aztertzen du, eta, egoera horren arabera, erantzunak garatzen ditu, udalerrian dauden beharrak kontuan izanik zerbitzuak zabalduz, murriztuz edota sortuz.
  • Dauden gizarte-eskubideei eta –baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen du.
  • Gizarte-arriskuko egoerak saihestea xede duten jarduerak sustatzen ditu.
  • Gizarte-arriskuko egoerei aurrea hartzeko lan egiten du.
  • Beren gizarte-ingurunearekiko haustura-egoeran dauden hiritarrei laguntzen die.
  • Planteatzen diren eskariak eta egoerak baloratzen ditu.
  • Kasu bakoitzera egokitutako prestazio ekonomikoak eta gizarte-baliabideak izapidetzen ditu.
  • Erabiltzailearen etxean bertan edota gizarte-ingurunean zerbitzuak eta programak abiarazten ditu.