Web edukia bistaratu

Eusko legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

Nora joan behar dut botoa ematera? Mahaikide izendatu naute?

Ze hauteslekutan bozkatu behar duzun jakiteko sakatu hemen

Erroldan duzun helbidea ezagutzen ez baduzu edota hauteskunde mahaiko kide izendatua izan zaren jakiteko:

  • Zuzenean: ATARIA – Herritarren Arreta Zerbitzuan
  • Telefonoz: 943 300 830 telefonora deituz

Informazio pertsonala bakarrik eskuratu ahalko da, ez hirugarren pertsonei buruzkoa; horretarako, aurretik identifikatu beharko da NANarekin, PASAPORTAREKIN edo GIDATZEKO BAIMENAREKIN

Nola eman botoa

Hauteslekuan, 9:00 eta 20:00 bitartean
Mahaiaren aurreko identifikazioa egiteko dokumentuak:
  • Nortasun Agiri Nazionala (NAN). NAN dokumentuaren tramitatze frogagiriak ez du balio, bertan ez delako agertzen hauteslearen argazkia
  • Pasaportea (argazkiarekin)
  • Gidatzeko baimena (argazkiarekin)

Ez du axola dokumentu hauek iraungita badaude, baina originalak izan behar dute, fotokopiek ez dute balio

Hauteskunde-mahaien kideak

  • Hauteskunde mahaiari dagokio bozketa ekintzaren buru izatea, baita bozketaren garapena kontrolatzea eta kontaketa egitea ere
  • Presidente batek eta bi mahaikidek osatzen dute Hauteskunde Mahaia
  • Hauteskunde Mahaia eratzen duten kideen izendapena Udal bakoitzaren eskumenekoa da eta zozketa publikoaren bidez eta Barrutiko Hauteskunde Batzordearen ikuskapenarekin hautatzen dira
  • Izendatutako Hauteskunde Mahaiko Presidenteak eta Kideek zazpi eguneko epea dute kargua onartzeko oztopoa den arrazoi justifikatua eta dokumentatua alegatzeko Barrutiko Hauteskunde Batzordean
  • Gure Udalean 2016.08.29an, 09:00tan egingo den Udalbatzan hautatuko dira

Posta bidez bozkatzea

Posta bidezko bozketa espainian bizi direnentzat
  • Eskabidearen epea: 2016.08.02tik 2016.09.15era
  • Botoa bidaltzeko epea: 2016.09.05etik 2016.09.18ra
  • Nola bozkatzen da postaz?
    • Botoa eskatzea (Art. 72 LOREG)
    • Hautesleak bozkatzeko dokumentazioa jasotzea (Art. 73. 1 y 2 LOREG)
    • Posta bidezko botoa Hauteskunde Mahaira bidaltzea (Art. 73. 3 y 4 LOREG)
Aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleek (erta) posta bidez bozkatzea
  • Eskatzeko epea: 2016.08.02tik 2016.08.27ra
  • Zer tramite dira beharrezkoak posta bidezko boto emate honetarako?
    • Ez-egoiliar bezala izena ematea aldi baterako beren bizilekutik hurbilen dagoen Espainiako Kontsuletxeko Erregistroan (doako izapidea) (Art. 2 R. D. 1621/2007)
    • Ez egoiliar bezala inskribatua dagoen Kontsuletxean botoa emateko eskaera egitea (Art. 3 R. D. 1621/2007). Eskaera-eredua www.infoelectoral.interior.es eta www.maec.es webean lor daiteke
    • Hauteslearen atzerriko bizilekuan botoa emateko dokumentazioa jasotzea (Art. 4.2 y 3 R. D. 1621/2007)
    • Posta bidezko botoa Espainiako Hauteskunde Mahaira bidaltzea (Art. 5 R. D. 1621/2007)

Hauteskundeei buruzko informazio guztia

http://www.ine.es
http://www.infoelectoral.mir.es/
http://www.euskadi.net/elecciones/indice_e.htm
http://www.juntaelectoralcentral.es