Web edukia bistaratu

Laborde Funtsa

 

Udal Artxiboa Fototeka Leyçaur – aldizkaria Estekak

 

1.- Identifikazioa

Izenburua: Laborde funtsa

Datak: 1928-1978

Bolumena: 270 kutxa

 

2.- Testuingurua

Ekoizlea: Laborde enpresa

 

Historia: Laborde enpresa 1926an sortu zuten Guillermo Laborde eta bere seme Eduardo, Jose Mª, Manuel eta Enriquek. Enpresaren xedea zen doitasun-mozketako tresnak fabrikatzea, hala nola barautsak, arrak, fresak, otxabuak, terrailak eta abar, bai karbono-altzairuan eta baita altzairu lasterrean ere. Baltzu Mugatu gisa sortu bazen ere, 1938. urtean Baltzu Anonimo bilakatu zen. 1928. urtetik Andoaingo egungo Gudarien Etorbidean kokatu zen, eta fabrika behin eta berriz handitu zen, arkitektura arrazionalistaren adierazle argi bilakatuz. 1963. urtean 525 langile izatera iritsi zen, eta aitzindaria izan zen zenbait gaietan; 1941. urtean Labordeko Mekanika-eskola sortu zen, enpresa barruko lanbide-heziketa ezarriz

Artxiboaren historia: Laborde Funtsa enpresako artxiboen zati bat da, eta Udalari eman zitzaion 1994. urte amaieran

Onarpen-modua: Enpresan sortutako dokumentazioaren metaketa naturalaren bidez

 

3.- Edukia eta egitura

Irismena eta edukia: Batez ere 50eko eta 60ko hamarraldiei buruzko agiri eta argazkiak ditu

Antolaketa: Sailkapen organiko eta funtzionaleko koadro bat eratu zen. Koadro horretan, sekzio eta azpisekzioak enpresako lansailei edo/eta funtzio eta jarduerei buruzkoak dira

 

4.- Artxibora sartzeko eta artxiboa erabiltzeko baldintzak

Sartzeko baldintzak: Izaera publikoko artxibo-funtsa. Sarrera librea da, Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean, eta indarrean dagoen gainerako legedian aurreikusitako murrizpenekin

Erreprodukziorako baldintzak: Agiriak erreproduzitzea librea da, Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Legean aurreikusitako murrizpenekin

Dokumentuen hizkuntza/idazkera: Gaztelania

Deskribapen-tresnak: Inbentarioa. Dokumentazio guztia artxibo kudeaketa osorako Archivo 3000 programa informatikoaren bitartez kudeatzen da

Fototeka: Datu-base informatikoan digitalizatutako eta inbentariatutako 3648 argazki

 

5.- Atxikitako dokumentazioa

Argitalpenak: TRUTXUELO GARCIA, Marta: "Laborde Hermanos: trayectoria histórica de una empresa", LEYÇAUR 5. Andoaingo Udala, Andoain, 1998
TRUTXUELO GARCIA, Marta eta FERNÁNDEZ ALTUNA, José Javier: "Arkitektura industriala Andoainen 1928-1942", LEYÇAUR 7. Andoaingo Udala, Andoain 2002