Web edukia bistaratu

Nola iritsi? Non utzi autoa?

Hiru aukera Leitzarango bailarara oinez, bizikletaz edo autoz joateko. Oharra: Otieta parketik aurrera debekatuta dago autoz ibiltzea

Leitzaran eta Oria elkartzen diren lekuan

Otieta parkera iritsiko gara

Oinez:Trenbide azpitik doan errepidea (GI-3091) hartu, Olagain auzunean kanaleko bidea hartu eta argindar zentral baterako ura zeraman kanalaren barrutik doan 2 kilometroko ibilbide zoragarri bat jarraituz, Otietara iritsiko zara

Kotxez:Trenbide azpitik doan errepidea (GI-3091) jarraitu eta, 2 kilometrora, Otietara iritsiko zara. Bertan utz dezakezu autoa eta bidea jarraitu oinez edo bizikletaz


Goikoplazan

Goikoplazan daude Andoaingo udala eta San Martin eliza

Elizaren aurrean gora doan La Salle Etorbideko ezkerraldean altxatzen da Urigain etxea. Bertan dago Andoaingo udalaren turismo informaziorako gunea (goizetan bakarrik irekia), eta ondo-ondotik hartu dezakegu Leitzaranera daraman bidea


Renfeko tren geltokiaren inguruan

Bertan zegoen Plazaolako trenaren Andoaingo geltokia. Oraindik ikus daiteke garai bateko bidaiariek trena itxaroteko erabiltzen zuten nasa

Geltokia zenaren aurrean altxatzen da, Plazaolako geltokia irudikatuz Eduardo Arreseigorrek egindako Eguzki-trena eskultura-markesina

Eguzki-Trena: artelana interpretatzen