Web edukia bistaratu

Nola identifikatu?

Zer dira Udal Errolda Tasak, Zergak eta Isunak Sarrera Erreg. Eskaerak

 

Zerbitzu Telematikoetan sartzeko beharrezkoa duzu horietako bat:

  1. Sinadura elektronikoa duen txartel bat (IZENPE, ONA edo DNI-e) eta txartel irakurgailu bat.
  2. Izenpek eskaintzen duen B@kQ sinadura elektronikoa.
  3. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen pasahitza ere erabil dezakezu.

*Udalak ematen duen pasahitza oraindik ez baduzu, eskatu ataria@andoain.eus helbidean

 

1.- B@kQ - Izenperen sinadura elektronikoa

Identifikazio eta sinadura sistema bat da. NAN zenbakiak eta pasahitz batek eta koordenadek osatzen dute B@kQ. Eskaera egiteko udaleko ATARIA - Herritarren Arreta Zerbitzura etorri behar duzu indarrean dagoen NAN edo pasaportearekin.

Eska dezakezu ere KZ gunean eta Andoaingo Anbulategian..

 

2.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren pasahitza

Pasahitza sinadura elektroniko aurreratuan oinarritutako sistema bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen du, eta baliagarria da norberak bere burua identifikatzeko eta agiriak sinatzeko, bai Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eta bai hura onartzen duen beste edozein administraziotan.

Eskatzeko, zure NANarekin Foru Aldundiaren Jauregian kokatuta dagoen (Gipuzkoa plaza z/g) Herritarren Informazio Arreta Bulego Zentralera joan behar duzu edo Herritarren Arretarako beste bulego batera.

     

3.- Sinadura elektronikoa duten txartelak

IZENPEren Herritarren Ziurtagiria

Administrazioekin (tokiko, foruko, autonomiako eta estatukoak) telematikoki harremanetan jartzeko aukera emango dizu.

Gainera, Herritarren txartelak sinadura elektroniko aurreraturako itsasontzi-jokoa du.

Doakoa da eta 4 urterako balio du. San Bartolome 28, Donostian eskura daiteke 

 

DNI-electrónico

NANarekin batera ausazko PIN bat entregatzen zaigu herritarroi gutunazal itxi formatoan. PINa da pasahitz pertsonala, eta hori txipean doan mikroprozesadoreak egiaztatu ondoren, NAN elektronikoak eskaintzen dituen aukerak erabil ditzakegu.

Doan da eta NANa berak duen iraupena du.

 

T