Web edukia bistaratu

Non gaude?

 

Agenda 21 ¿Zer da Tokiko Agenda 21? Jarduerak

 

Andoaingo egoera erakusten zuen diagnostikoa bukatu ondoren, 2006ko martxoan, osoko Udalbatzak Udalerriko Ekintza Plana onartu zuen; hots, datozen urteotan ezarri beharreko hobekuntza planak biltzen dituen dokumentua onetsi egin zen. Bertan, iraunkortasunaren helburu nagusiak definitzen dira eta ekintzak, aurrekontuak eta horiek aurrera eramateko nahitaez parte hartu behar duten agenteak definitzen dira

4 urtetan garatzeko sortu zen Udalerriko Ekintza Plana. Epe hori igarota, 2010ean hori berrikusi eta plan berri bat egiteko asmoa dugu. Horretarako, diagnostiko bat egin beharra dugu, 2005etik aurrera nola aldatu garen eta gaur egun nola gauden adieraziko digun diagnostiko bat

Oso modu laburrean bada ere, hona hemen Ekintza Planean islatutako lerro estrategiko nagusiak

PDF: Andoaingo Iraunkortasunerako Ekintza Plana. (2012-2020)

Udalsarea

UDALSAREA 21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea da, eta hiru lurralde historikoetako udalerriak, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak —IHOBE Sozietate Publikoaren bidez—, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDEL Euskal Udalen Elkarteak osatzen dute

Koordinazio- eta lankidetza-foroa izatea du helburu, tokiko ekintza-planak gauzatzea bultzatzeko eta Udalsarea 21eko udalerrietako Tokiko Agenda 21 dinamizatzeko

Tokiko ekintza-plan bat duten udalak dira protagonistak

Sare horretan daudenen artean Andoain da, 2005eko otsailean Ajuria Enean egindako ekitaldi formal baten ostean