Web edukia bistaratu

Non eta Nola Ordaindu

Zerga -Tasen Ordainketa Epeak Kontsultak eta Ordainketa internetez Ordenantza Fiskalak Salbuespenak eta Hobariak

 

Nork ordain dezake?

Ordainagirien titularrak edo horien ordezkariak

Non eta nola ordaindu?

Aurrez Aurre:

1.- Ondorengo banketxetan: Kutxabank, Banco Sabadell-Guipuzcoano. BBVA, Laboral Kutxa, Caja Rural de Navarra, Caixabank, Banco Popular, Banco Santander eta Bankoa. Ordaindu beharreko erreziboarekin joan beharko da

Ordaindu daiteke ere banketxearen kutxazain automatikoan. Erreziboa identifikatzeko hurbildu bertan inprimatuta dagoen barra kodea kutxazainaren pantailara eta jarraitu argibideak

2.- Ataria-Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Udaletxeko beheko solairuan, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30ra (udan 13:30ak arte)

Dirutan edo kreditu txartela erabiliz ordaindu ahal izango da

Internet bidez: Zerga eta tasen kontsulta eta ordainketa egin daiteke internet bidez ere: Beharrezkoak dira sinadura digitala duen txartela (IZENPE, ONA edo NAN-e) edo Andoaingo udalak ematen duen gako-pasahitza, eta Banketxe bateko on-line zerbitzuaren erabiltzaile izatea

Beste zenbait ohar interesgarri

Errolda fiskalak, non ordaindu beharreko kuotak eta hauek finkatzen dituzten zergako elementuak ezar tzen baitira, jendaurreko ikusgai jarriko dira udale txeko bulegoetan dagozkien kobran tza-epeak hasi baino hamabost egun lehenagotik eta hamabost eguneko epez

Errolden erakustaldi publikoen aurka birjarpeneko errekurtsoa tarte jarri ahal izango da erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean

Informazio gehiago

Zalantzak argitzeko, harremanetan jar zaitezke Diruzaintza-Zergabilketa lansaileko langileekin 943 300 827 telefonoan edo zergabilketa@andoain.eus helbidean