Web edukia bistaratu

Pakeleku Eguneko Zentroa

 

Gizarte
Zerbitzuak
Done Joan Bataiatzaile
Zaharren etxea
Zaharren etxea:
tutoretzapeko apart.
Ileapaindegi eta podologia
zerbitzuak

 

Informazio Orokorra:

Eguneko zentroak zaintzak behar dituzten adineko pertsonei eskaintzen die zerbitzua, laguntza hori etxean behar bezala jasotzerik ez dutenean.

Era berean, zerbitzu hori familientzat lagungarri da, adinekoa bere etxean urte gehiagoz bizitzea bermatzen baitu

Edukiera

22 lagunentzako tokia dago

 

Ordutegia

Astelehenetik igandera 9:30etik 17:00era

Zerbitzu orokorrak

  • Elikadura: bazkaria eta merienda eskainiko dira, betiere erabiltzaileen araberako kalitatea eta aniztasuna izango dutelarik, eta dieta bereziak egiteko aukerarekin.
  • Garbitasun pertsonala: erabiltzaile guztiak gutxienez astean behin bainatuko dituzte Eguneko Egoitzako langileek, eta behar adina aldiz aldatuko.
  • Eskulan-terapia: pertsona bakoitzaren gaitasunaren arabera, hainbat jarduera ezberdinak egingo dira (puntua, pintura, plastilina, e.a.).
  • Buruarentzako ariketak: egunkaria irakurtzea, idazketa, puzzleak, espazioari eta denborari dagozkion ariketak, e.a.
  • Mantentzeko ariketa fisikoa: medikuak kontrakorik ez dihoen bitartean, errehabilitazio funtzionalerako ariketak egingo dira, eta baita honakoak ere: barra paraleloak, gurpila, eskailerak, arrapala, e.a.
  • Atsedena: erabiltzaile bakoitzak etzaten den besaulki bana izango du eguneroko siesta egiteko.
  • Garraioa: erabiltzaile bakoitza bere etxean bertan jasoko da horretarako prestatutako ibilgailuan, eta eguna bukatzean aukera berdina eskainiko zaio etxera itzultzeko.
  • Txangoak: noizbehinka Egoitzatik kanporako irteerak antolatuko dira.
 

Zerbitzu osagarriak

  • Ile apaindegia: egoitzan bertan ile apaindegi zerbitzua dago.
  • Podologia: astearte eta ostegunetan eskainiko da zerbitzu hau egoitzan bertan.
  • Asteburuetako arreta zerbitzua: oinarrizko arreta eta otorduak emango zaizkie asteburuetan beraien ohiko etxebizitzetan ez beraien familiartekoek eta ez beste inork zaintzeko aukerarik ez duten adinekoei.
 

Erabiltzaileen onarpena

Gizarte Zerbitzuek baloratuko dute onartzeko baldintza orokorrak betetzen ote dituen, eta nolakoak diren erabiltzailearen profila eta beharrizan egoera. Espedientea osatzeko, Foru Aldundiko gizarte politikako lansailak mendekotasunari buruzko balorazioa egingo du