Web edukia bistaratu

Planak eta Proiektuak

Proiektuak 2016

Ura: Hornikuntza eta saneamendurako ur sarearen berrikuntza 1.300.000 €

Hornikuntza sarea:

  • Ur galerak antzemateko azterketa egingo da eta galerazteko neurriak hartuko dira
  • Eta, batez ere, hoditeria berritzeko obrak hasiko dira

Saneamendu sarea:

Honako guneetako ur zikinak bideratu:

  • Olagain, Bertxin eta Plazaola / Sorabilla / Juanita Alkain plaza

Proiektua

 

Argiteri publikoa: kaleetako argiak aldatzea 1.033.376 €

Urtarriletik irailera bitarte herriko kaleetako argiak berrituko dira, 2013an hasi eta 2015ean amaitu den diagnostikoan adierazitakoari jarraiki. Inbertsioa guztira 1.033.376 eurotakoa izango da

Helburuak:

Kaleetako argien kalitatea hobetzea: LED teknologian oinarritutako sistema batek ordezkatuko du gaur egungo argiteria.
Energia kontsumoa jaistea eta, ondorioz, dirua aurreztea: urtean 1.312.000 KW kontsumitzetik 342.000 KW kotsumitzera igaroko ginatekeela estimatzen da, eta horrek 147.000 eurotako aurrezpena ekarriko luke

Inbertsion honi aurre egiteko interesik gabeko finantzaketa eskatu da Instituto de Diversificación y Ahorro de Energía erakundeari. Sistema berriak dakarren aurrezpenarekin, egindako inbertsioa 7 urtetan amortizaturik egongo dela kalkulatzen dugu

Proiektua

Kirol instalazioak: Allurralde kiroldegian y Arrate frontoian obrak 550.000 €

Allurralde kiroldegian:

Legionellari aurre eginteko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira.
Igerileku aldeko aldagelak handituko dira.
Igerilekuaren sakonera txikituko da, horrela ur gastuan aurrezteko

Arrate frontoian:

Gas-hartzea jartzea aldageletan.
Irisgarritasun planaren barruan, sarrera nagusian arrapala jarriko da

Kirolguneetan egin beharreko inbertsioetarako Foru Aldundiaren dirulaguntza jasoko du udalak

 

Hobekuntzak GI-3722 errepidean, Ama Kandida etorbideko zatian, hain zuzen 405.627 €

2014. urtearen amaieran GI-3722 errepidea, Ama Kandida etorbideko zatian doan zatia Andoaingo Udalak eskuratu zuen Gipuzkoako Foru Aldunditik. Eskualdatzea izenpetu zen garaian, bide horretan konponketa batzuk egiteko konpromezua hartu zuen Foru Aldundiak. Besteak beste: zorua egokitu eta bide segurtasunari dagozkion hainbat neurri hartzea. Beraz, hobekuntza horien ordainketa Foru Aldundiaren kontura izango da. Obrak urte honetan bertan hastekoak dira

 

Joakin Larreta kalea: mendi hegala finkatu eta errepidea konpontzeko obrak 400.000 €

Ezaguna da Joakin Larreta kaleko mengi hegala oso egoera txar eta arriskutsuan dagoela. Arriskua areagotu aurretik hasi nahi dira obrak

 

Mendi bideak: konponketa eta txukunketa lanak 200.000 €

Eguraldi txarrarekin eta kamioien joan-etorriekin herri bideak kaltetuz joan dira, azken urteetan. Zereginak asko dira eta 2016rako lan guztien artean lehentasunak finkatu eta zenbait herri bide konpondu eta txukunduko dira

 

Makaldegia: estalpe berria eta komun publikoak jarriko dira 125.000 €

Ur hoditeria berritu eta ur zikinen azpiegitura konpontzeko, 2014an burdinezko estalpea erretiratu zen. Aurten ekingo zaio estalpe berria jartzeko lanari. Horrekin batera, komun publikoak jarriko dira

 

Haur parkeak: egoera txarrean dauden elementuak berrituko dira 100.000 €

Egoera kaskarrean zeudela eta, azken hilabeteetan horietako zenbait erretiratu egin behar izan dira Doktor Huitzi kalean eta Nafarroa plazan. Urte honetan parkeen azterketa sakona egin eta beharrezkoak direnak berritzeko prozedurak jarriko dira martxan

 

Bosgarren edukiontzia: zabor organikorako edukiontziak jarriko dira 90.000 €

Aurreko legealdian hartutako konpromisoa egi bihurtuko da aurten eta udalak txipa duen bosgarren edukiontzia jarriko du herriko kale eta auzo ezberdinetan

 

Irisgarritasun planaren II fasea: espaloien azterketa 60.000 €

Irigarritasun planaren II fasea aurrera eramango da 2016. urtean. Besteen artean, herriko espaloi guztiak aztertuko dira

Web edukia bistaratu

Gobernu taldearen 2015-19 agintaldi planaren ildo nagusiak

Oinarri Orokorrak

  • Pertsonen beharretan oinarrituko den Andoain
  • Justizia soziala eta solidaritatearen sustapena
  • Bakea, bizikidetza eta memoria
  • Euskal Herriaren erabakitze eskubidea
  • Euskararen normalizazioa
  • Andoaingo Udala: gardena eta garbia

Epe laburrean ditugun lehentasunak

1. Andoaingo Udalaren egoera ekonomikoa
  • Ur hoditerian konponketa
  • 2016. urtearen aurrekontu proiektuaren elaborazio bateratua eta onarpena
  • Tasak eta zergak: Lau urteko proposamen progresiboa lortzea
  • Gastu korrontea murrizteko plan bat adosteko prozesua abiatzea alderdi guztiekin
2. Enpleguaren sustapena
  • Beterri Garapen Integralerako Agentziaren behin betiko osaketa
3. Ur-hoditeriaren berrikuntza
  • Uraren hoditerian beharrezko konponketa eta inbertsioak aurreikusten dituen plana adostu, bi proposamenen baitan:
    1. Uraren kudeaketa osoa Gipuzkoako Ur Kontsorzioari esleitzea
    2. Hoditerian egin beharreko aldaketak Udalak gauzatzea, mailegua eskatuz