Web edukia bistaratu

Plazaolako bide berdea

Plazaolako bide berdea (Andoain – Leitza)

Plazaolako trenbide zaharraren trazatua aprobetxatuz, Leitzarango bailaran barrena doa Plazaolako bide berdea. Naturbidetik bailararen zati txiki bat besterik ez da ikusten, baina nahikoa da bailarak bere barruan biltzen dituen altxorrak irudikatzeko: historiaurreko monumentuak, artzaintza, ikaztegiak, meatzeak, burdinolak, errotak...

Hasiera-Amaiera: Andoain-Leitza
Bitartea: 25 km. (oinez 5-6 ordu eta bizikletan 2-2,30 ordu)
Malda: 442 m. (dena den, aldapa gutxi, ia laua da).
Arretaz gidatu: Kontuz kamioiekin
Bestelakoak: 34 tunel daude. Ez dute argirik edo eskasa da. Linterna eta txirrina eramatea gomendatzen da

Plazaolako naturbidea Leitzaran bailarako zatian Leitzan amaitzen da. Dena den, aurrera egiten du beste 25 kilometrotan Larraun bailaran barrena, Huitzi, Lekunberri eta Latasa herri nafarrak zeharkatuz