Web edukia bistaratu

Sarrera erregistroa - Eskaerak eta erreklamazioak

Zer dira Nola identifikatu? Udal Errolda Tasak, Zergak eta Isunak

 

Zerbitzu Telematikoetan sartzeko beharrezkoa duzu horietako bat:

  1. Sinadura elektronikoa duen txartel bat (IZENPE, ONA edo DNI-e) eta txartel irakurgailu bat.
  2. Andoaingo Udalak eskaintzen duen gako eta pasahitza.
  3. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen pasahitza ere erabil dezakezu.

*Udalak ematen duen pasahitza oraindik ez baduzu, eskatu ataria@andoain.eus helbidean

Zer da Sarrera eta Irteera erregistroa?

Eskerak edo agiriak jaso edo bidaltzeko bide ofiziala da Sarrera eta Irteera Erregistroa. Bertan jasotzen dira udalaren aurrean aurkezten diren eta honek bidaltzen dituen idatzi guztiak, eta hainbat datu: orden zenbakia, jasotze/irteera data eta ordua, aurkezle edo hartzailea eta aurkeztu edo igorritako agiria/k, eta erantsitakoak.

 

Erregistroen kontsulta

Udalean zuk aurkeztutako edo zure izenean udalak bidalitako eskaerak, eta horiei atxikitako beste agiriak, kontsultatu ditzakezu.

 

Eskaera bat erregistratu telematikoki

1.- Eskaera orokorra, erreklamazioa edo kexa:

Hemen behean, zure eskura daukazu orri bat non 2.000 karaktere arteko testua idatzi dezkezun eta nahi dituzun agiriak atxiki.

2.- Eskaera zehatzak:

Eskaera zehatz bat egin nahi baduzu, hots, lizentzia edo dirulaguntza eskaera bat edo Musika Eskolan matrikulatzea, sailkatu ditugun tramiteen artean bilatu dezakezu egoki dena:

  • Udal Errolda
  • Tasak, Zergak eta Isunak
  • Hirigintza eta Zerbitzu lizentziak
  • Kultura
  • Bestelakoak - Idazkaritza
  • Dirulaguntzak

Aukeratzen duzun tramitean eskaera egiteko inprimakia deskargatu ahal izango duzu eta tramitearen eskuliburua, non, besteen artean honako informazioa aurkituko duzun: aurkeztu beharreko agiriak, prozedura, epeak, ordaindu beharreko tasak.... Online izapidetzeko aukera era izango duzu.

 

Espedientea online sortu eta kontsultatu

Online izapidetzen baduzu, eskaera egin ondoren espediente bat sortuko duzu, udalaren ardurapean egongo dena eta zuk, espedientearen titular gisa, telematikoki kontsultatu ahal izango duzuna:

1.- Irekita dauden espedienteetan (izapidetzen oraindik) ikus dezakezu prozedurako zein unetan dauden.

2.- Espediente guztietan (irekiak edo itxiak izan) deskargatu eta inprimatu ditzakezu izapidetze garaian sortutako agiri guztiak.

* Oharra: Erregistro elektroniko bitartez jasotako idatziek aurrez-aurreko erregistro bidez egin balira bezala izapidetuko dira