Web edukia bistaratu

Adineko pertsonentzako tutoretzapeko apartamenduak

 

Gizarte
Zerbitzuak
Pakeleku
Eguneko Zentrua
Done Joan Bataiatzaile
Zaharren etxea
Ileapaindegi eta podologia
zerbitzuak

 

Kokapena

Done Joan Bataiatzailea Zaharren Etxeari atxikita eta zaharren etxearekin komunikatuta egongo den eraikina

Azpiegitura

8 apartamentu bikoitz izango dira, erabat ekipatuak. Apartamentu bakoitzak egongela, sukaldea, logela bikoitza eta komun egokitua izango ditu

Helburuak

Baliabide honen helburu orokorra adineko pertsonei bizilekua, mantenua eta arreta eskaintzea da, baldin eta eguneroko bizimoduko jardueretan arreta handirik behar ez duten arren pertsona horiek beren ohiko etxebizitzan bizitzen jarraitzeko zailtasunak badituzte. Baliabide honen garapenak beste helburu batzuk lortzea ere ahalbidetuko du. Horien artean:

  • Pertsona horiek beren ohiko etxebizitzaren ahal den antzik handiena duen inguru komunitario batean egon daitezen ahalbidetzea
  • Pertsona horien bizi-kalitatea hobetzea, eta horretarako esku hartzeko programak eskaintzea
  • Pertsona erabiltzaileen autonomia manten dadin sustatzea, eta horretarako kasuan kasuko beharrei egokitutako eskain
  • Pertsona horien narriadura progresiboari aurrea hartzea eta atzeratzea, eta horretarako esku hartze eta jarraipen etengabea egitea
  • Pertsona horiek gizarte eta elkarbizitza harremanak manten ditzaten laguntzea, eta horretarako isolamendu egoerak saihestu eta atzeratzea
 

Zerbitzuak

Egoitza-mota hau kolektibo oso zabal bati zuzendua dago eta, horregatik, hainbat aukerazko zerbitzu ere eskaini behar ditugu, apartamentuen erabiltzaileen beharren arabera. Aukerazko zerbitzu horiek honako hauek dira:

  • Denentzako zerbitzuak: Bizilekua, ikuskapena eta babesa, segurtasuna eta zona komunen mantenimendua
  • Zerbitzu osagarriak: Banakako arreta, otorduak eta zona pribatuen garbiketa