Web edukia bistaratu

Udal Artxiboa

 

Laborde Funtsa Fototeka Leyçaur – aldizkaria Estekak

 

Arduraduna: Karmele Otaegi – Artxibaria

Helbidea: Andoaingo Udaletxea, (ganbara) Goikoplaza z/g, 20140 Andoain

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara

Aurretiko hitzordu eskaera: Ez da beharrezkoa

Telefonoa: 943 300 830 344-347 luzapenak

e-posta: artxiboa@andoain.eus / konartxiboa@andoain.eus

Estekak:

Udal Funtsa

1.-Identifikazioa

Izenburua: Andoaingo udal funtsa

Datak: 1630-2010

Bolumena: 716 m/l

 

2.- Testuingurua

Ekoizlearen izena: Andoaingo Udala

Erakundearen historia: Andoainek hiribildu izendapena 1615. urtera arte jasotzen ez badu ere, bere presentzia lehenagotik dokumentatua dago, Tolosaren edo Donostiaren menpe zegoenetik, eta baita historiaurretik ere, Buruntzako herrixkako asentamenduek edo monumentu megalitikoek ere erakusten duten bezala

Artxiboaren historia: Dokumentazioa beti Udalaren egoitzan gorde da, lehenengo guda karlista bezalako egoera belikoetan salbu. Izan ere, froga dokumentalek erakusten dute lehenengo gerrate karlistan dokumentuak barrika batetan sartuak Merdilladi baserrira eramanak izan zirela
Horrekin saihestu nahi zen agiriak suteetan desagertzea, mende hasieran frantziarren aurkako gerrateetan gertatu zen bezala

Onarpen-modua: Erakundean sortutako dokumentazioaren metaketa naturalaren bidez

 

3.- Edukiaren irismena eta egitura:

Irismena eta edukia: XVII. eta XVIII. mendeetako dokumentazioa gordetzen badu ere, XIX. mendean osatu zen, gaur egun arteko jarraikortasuna eskuratuz

Onarpen-berriak: Urtero 18 ml hazten da gutxi gorabehera

Antolaketa: 1940 baino lehenagoko agiriak Serapio Mujikaren sailkapen-koadroa-ren arabera antolatuta daude. 1940 ondorengo agiriak, berriz, Udal Artxiboen Antolaketari buruzko Lan-mahaiak egindako Udal Funtsen Sailkapenerako Koadroaren arabera daude antolatuta. Koadro hori Udalaren premietara egokituta dago

 

4.- Artxibora sartzeko eta artxiboa erabiltzeko baldintzak

Sartzeko baldintzak: Izaera publikoko.

Erreprodukziorako baldintzak: Agiriak erreproduzitzea librea da, Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Legean aurreikusitako murrizpenekin

Dokumentuen hizkuntza/idazkera: Gaztelania edo/eta euskara

Deskribapen-tresnak: Dokumentazio historikoari buruzko bi fitxategi (1630-1940) Dokumentazio guztia (1630- 2010) artxibo kudeaketa osorako OdiloA3W programa informatikoaren bitartez kudeatzen da

 

5.- Atxikitako dokumentazioa

Kopia mikrofilmatuak: 1630. urtetik 1854. urtera bitarteko dokumentazio historikoa, guztira 5 bobinatan, Eusko Jaurlaritzako Dokumentu Ondarearen Zentroan aurkitzen da.- Sign: 3A

Argitalpenak: Udal Artxiboak bi urtez behin (urte bikoitietan) editatze duen LEYÇAUR, Andoaingo Ikerketa Historikoen Aldizkaria