Web edukia bistaratu

Udal Gobernua

Osoko Udalbatza Tokiko Gobernu Batzarra Batzorde Irizpenemaileak Kirol Udal Patronatua Mankomunitateak

 

Alkatea

Udalaren lehendakari eta udalerriko gobernuaren autoritate gorena da. Zinegotziek aukeratzen dute eta udal zerrendetako buruak dira hautagaiak

Osoko Udalbatza

Zinegotzi guztiek osaturik eta Alkatea buru dutelarik eztabaidarako organoa da, herritarren ordezkaritza politikorako organo nagusia udal gobernuan

Gobernu Batzarra

Gobernu Batzarra, alkatearekin eta beraren buruzagitzapean, zuzendaritza politikoaz arduratzen da, funtzio betearazle eta administratiboak betez

Batzorde Irizpenemaileak

Korporazioko kideez osaturik daude, bat talde bakoitzeko. Kontsultarako organoak dira eta ez dute akordiorik hartzen ez ebazpenik ematen

Allurralde Kiroletako Udal Patronatua

Erakunde autonomo gisa eratuta dago kirol zerbitzua. Patronatuak bere izaera juridiko propioa du, baita zuzenbidezko eta jarduteko ahalmen osoa ere, eta ondorioz, bere erabakiak hartzeko ahalmena du hainbat alorretan

Mankomunitate eta Partzuergoak

Mankomunitatea: Udalerrien arteko borondatezko elkartea, beren eskumeneko zerbitzu jakin batzuk elkarrekin emateko. Tolosaldeako Mankomunitatean eta Eskualdeko Hiltegikoan parte hartzen du Andoaingo udalak

Partzuergoa: Tokiko erakundeen eta bestelako administrazioen artean sortutako elkarteak guztien intereseko zerbitzu publikoak kudeatzeko. Gipuzkoako Urak Partzuergoan parte hartzen du Andoaingo Udalak