Web edukia bistaratu

¿Zer da Tokiko Agenda 21?

 

Agenda 21 ¿Non gaude? Udalsarea Jarduerak

 

“Garapen mota horri esker, gaur egungo belaunaldien premiak asetzen dira, etorkizuneko belaunaldien premiak asetzeko gaitasunari inolako kalterik egin gabe ”

(NBEko Brundtland txostena)

 

Garapen mota hori ikaragarrizko aldaketa da, gaur egun nagusi diren garapen ereduekin alderatuta. Izan ere, gaur egungo garapen ereduak ez dira batere solidarioak, eta herrialde garatuek gero eta baliabide, lehengai eta energia gehiago kontsumitzen dute, besteak beste. Horrez gain, eskuarki, baztertutako herrialdeen kontura, herrialde horien arteko desberdintasuna areagotu egiten da

Nazioartean kontzeptuak ikaragarrizko onarpena izan du. Baina, ezbairik gabe, 1992an Rio de Janeiron (Brasil) egindako Ingurumenerako eta Garapenerako Nazio Batuen Batzarrean, kontzeptu hori planetaren ingurumeneko etorkizuna definitzeko funtsezko elementua zela onartu zen. Goi bilera hartan, 179 estatuk gaur egungo ingurumen estrategiak abian jartzeko garrantzi handiko zenbait dokumentu onartu zituzten (Agenda 21, aldaketa klimatikoari buruzko hitzarmena…)

Rioko deklarazioak oinarri tridimentsionala eman zion garapen iraunkorrari. Garapen eredu berri horrek kontuan hartuko ditu ekonomia, gizartea eta ingurumena. Horiek izango dira sustatu beharreko garapen ereduaren oinarri, eta erabat integratuta egongo dira; hau da, jada ez da egingo ingurumen ondorioak kontuan hartzen ez dituen politika ekonomikorik, eta, halaber, ez da planteatuko garapen ekonomikoa eta gizarte ongizatea bermatuko ez duen ingurumen programarik

Iraunkortasuna lortzeko prozesu horretan, konpromiso instituzionala eta adostasun soziala ezinbestekoak dira

Metodologia

Tokiko Agenda 21 prozesua abian jarri aurretik, zenbait fase igaro behar dira, ordena logiko batean:

  1. Udalerriko ingurumen egoera ezagutzea eta faktore hauek aztertzea: ingurunearen eta giza ingurunearen arteko erlazioak, baliabide naturalak, jarduera ekonomikoek ingurumenean duten eragina, ingurune soziala eta ekonomikoa, oinarrizko zerbitzuak eta abar
  2. Udal politikak aztertzea
  3. Inplikatutako agente guztien artean (udal estamentuak, agente sozial eta ekonomikoak eta herritarrak) udalerriaren etorkizun iraunkorra definitzea:
  • Lortu nahi ditugun helburuak eta herritar guztien bizi kalitatea hobetzeko lehentasunak
  • Helburuak lortzeko jarraibide estrategikoak
  • Garapenaren alde iraunkortasunez lan egiteko asmoa duten pertsona eta erakunde parte hartzaile guztien artean ekintza plana edo jarduera ekintza definitzea