Web edukia bistaratu

Zerga egutegia

Non eta nola ordaindu Kontsultak eta Ordainketa internetez Ordenantza Fiskalak Salbuespenak eta Hobariak

 

1.- Borondatezko epean

Urtean behin ordaintzekoak
Kontzeptua Epeak
Ibilgailuen gaineko zerga* Martxoaren 1etik apirilaren 30era
Ondasun higiezinen gaineko zerga* Maiatzaren 15etik uztailaren 30era
Ekonomi jardueren gaineko zerga** Urriaren 1etik azaroaren 10era
Garajeetarako pasabide tasa* Irailaren 1etik urriaren 31ra

*Kobrantza borondatezko epearen erdialdera egingo da.
**Kobrantza borondatezko epearen amaieran egingo da.

 

Hiruhilabetean behin ordaintzekoak

Ura eta estolderia Epeak
1. hiruhilekoa Uztailaren 1etik uztailaren 31ra
2. hiruhilekoa Urriaren 1etik urriaren 31ra
3. hiruhilekoa Urtarrilaren 1etik urtarrilaren 31ra
4. hiruhilekoa Apirilaren 1etik apirilaren 30era
Zaborrak Epeak
1. hiruhilekoa Martxoaren 1etik martxoaren 31ra
2. hiruhilekoa Ekainaren 1etik ekainaren 30era
3 hiruhilekoa Irailaren 1etik irailaren 30era
4. hiruhilekoa Abenduaren 1etik abenduaren 31era
Makaldegiko Azoka Epeak
1. hiruhilekoa Urtarrilaren 1etik urtarrilaren 31
2. hiruhilekoa Apirilaren 1etik apirilaren 30era
3. hiruhilekoa Uztailaren 1etik uztailaren 31ra
4. hiruhilekoa Urriaren 1etik urriaren 31ra

*Epeak ezarritako egunean bukatuko dira, edo hori larunbata edo jaieguna bada, hurrengo lanegunean.

 

2.- Epe exekutiboan

Borondatezko denboraldian ezarritako epea amaitze egunaren biharamunean hasten da epe exekutiboa eta ordaindu beharreko zenbatekoari errekargu bat gehitzen zaio:

  1. Premiamenduzko probidentzia jakinarazi aurretik %5eko errekargua
  2. Jakinarazpen egunetik eta hilabete bat baino lehenago %15koa
  3. Premiamenduzko probidentzia jakinarazi eta hilabete igaro ondoren %20koa izango da errekargoa. Une honetatik aurrera berandutze interesak ere ordaindu beharko dira. Premiamenduzko probidentziaren jakinarazpen egunetik hilabete igaro ondoren zorra ordaindu gabe, zordunaren ondasunak enbargatzeari ekingo zaio
*Zorra geroratu edo zatikatzeko eskaera egin ahal izango da, borondatezko epean edota premiamenduzko probidentzia jakinarazi ondoren (azken kasuan zorra gehi %20ko errekargoaren gainean)