Visor de contenido web
Visor de contenido web

GAZTE INFORMAZIO BULEGOA

 

ZER DA?

 

Gazte Informazio Bulegoa 12-34 urte bitarteko gazteei zuzendurik dagoen zerbitzu bat da. 

Zerbitzu honen helburu nagusia hau da: Andoaingo nerabe eta gazteek informazio eta 

orientazio baliabideak eskura izan ditzaten bermatzea, gizarteratzen eta bizitza proiektu propioa garatzen laguntzeko.

KOKAGUNEA ETA ORDUTEGIA

Gazte Informazio Bulegoa Gazte Lokalean kokaturik dago, Pio Baroja 1, behea kalean. Ordutegia hau da: asteazkenetik larunbatera, goizez, 11:00etatik 13:00tara eta asteazkenetik ostiralera, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Visor de contenido web
Visor de contenido web

ZER ESKEINTZEN DA?

  1. Banakako harrera.
  2. Txartelak: Aterpetxe, Ikasle, Irakasle eta Gazte Txartel Internazionala egiteko aukera.
  3. Lana, beka, lehiaketa, ikasketa eta ekintzen txosten eta panel eguneratuak.
  4. Bidaiatzeko aukera ezberdinen eskeintza, leku ezberdinetako informazio turistikoa (giden mailegu zerbitzua).
  5. Ekintzen agenda digitala, whatsapp zerbitzua.
  6. Gazteei interesatzen zaizkien edozein gaien informazio bilaketa.
  7. Ekintza desberdinak antolatzeko aukera:
    1. Gazteek proposaturikoak
    2. Ekintza finkoak (Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna, Apirilak 17, Gazte Informazioaren Eguna, Udako planen kanpaina., “Gomendatzen dizut…” lehiaketa…).
  8. Sare Sozialetan eta blogean presentzia (gaztelokala bezala)
  9. Autokontsultako ordenagailua.
  10. “Andoaingo Gazte Berriak” aldizkari digitala.

KONTAKTUA

  • Bakartxo Portuburu
  • Telefonoa: 943593911 / 682025485
  • E-posta: gazteinformazioa@andoain.eus
  • www.andoaingogaztelokala.blogspot.com