Agenda
Atzealdea ANDOAINGO ROCK JAIALDIA [musika]
12:30 AUDIENCE [Rock Jaialdia] ONDARRETA
Audience gernikarrek emango diote hasiera jaialdiari Ondarreta ikastetxeko patioan. Tolesdurak izeneko pandemian zehar sortutako disko berriko abestiekin iritsiko dira Andoainera.
15:30 RÜDIGER [Rock Jaialdia] ONDARRETA
Ondarretako agertokian, Rüdiger artista beteranoa izango da. Rafa Berrio, Joseba Irazoki ala Willis Drummond bezalako artistekin urtetan zaildu ostean, orain, Felix Buffek berak hartuko du gidaritza Rüdiger alter-egoa hartuta eta Before it’s vanished estreinako diskoa aurkezteko, pop-etik folkera eta nazioarteko indie-ra doan proposamen zabal batekin.
17:45 ANGEL KAPLAN [Rock Jaialdia] BASTERO
Bastero Kulturgunean Angel Kaplan eta Bubblegum taldearen emanaldia. Estatuko power-pop onenaren erreferentzia da artista hau, hainbat urtetan makina bat taldetan aritu ondoren eta 80. hamarkadako neo-psicodelia eta kutsu klasikoagoko pop estiloetan murgildu ostean.
19:00 INOREN ERO NI [Rock Jaialdia] ONDARRETA
Inoren Ero Ni talde beteranoak emanaldia eskainiko du Ondarretako patioan. Euskal post-rockaren kultuko talde bihurtuta jada, Andoainera iritsiko dira lan berri bat aurkeztera baita ere: Il cercatore di perle. Kritikaren ustez, taldearen ibilbide luzeko disko onenetako bat da.
20.45 BELAKO [Rock Jaialdia] BASTERO
Iluntzean, Belako taldeak hartuko du Bastero Kulturguneko agertokia. Mungiako taldeak aurtengo jaialdiari amaiera emango dio. Mundu osoko jaialdi ospetsuetan parte hartu ondoren, nazioarte mailako talde bihurtuta, iaz plazaratutako Plastic Drama lana aurkeztuko digute, orain arteko konposizio errebindikatzaile eta indartsuenak biltzen dituena, hain zuzen.