Agenda

Atzealdea ERREGE MAGOEN HARRERA

Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek urtarrilaren 5erako zituzten planak egokitu beharko dituzte. Ohiko kabalgata bertan behera geratu da, eta herrira zaldiz eta paje talde batekin iritsi beharrean, herriko auzoak ibilgailuz zeharkatuko dituzte (18:00tatik aurrera). Ibilbide hori 20:00etan amaituko dute Goikoplazan. Hiru Errege Magoak udaletxeko balkoitik hitz egiten entzun ahal izateko espazio seguru bat osatuko da (akotatua, eserlekuekin eta musukoarekin).
05 URT