Agenda

Atzealdea OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN HARRERA

Olentzerok eta Mari Domingik abenduaren 24rako planak egokitu beharko dituzte. Herriko kaleetan zehar aurreikusitako kalejira bertan behera geratu da, baita Santakrutzeko espigoira iristea ere. Aitzitik, ez dute aukera galdu nahi txikienei mezu bat helarazteko, eta 17:30ean harrera egingo zaie Goikoplazan. Espazio seguru bat osatuko da (akotatua, eserlekuekin eta musukoarekin) udaletxeko balkoitik zabalduko duten mezua zuzenean jarraitu ahal izateko
24 ABE