Informazio_Orokorra_Main

Informazio Orokorra

Andoain

Kokapen geografikoa

Kokapen gografikoa: Oria haranaren zabalgunea hasten den tokian kokatuta dago Andoain, Belkoain mendiaren magalean. Herrigunea hainbat mendixkaz inguratuta dago: Buruntza (439 m.), Belkoain (488 m), Usabelartza (647 m), Aizkorri (598 m) eta Adarra (817 m). Andoaingo ibai nagusiak Leitzaran eta Oria dira. Lehena Nafarroatik dator haran estu eta mehagunean barrena. Oriak berriz, herria iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen du

Klima: Klimari dagokionez Gipuzkoako probintziako Ildo orokorrak jarraitzen ditu, hau da, klima ozeaniko hezea, euri jasa geldiezinekin urte osoan zehar. Kostako herria izan ez arren, itsasoaren eragina jasaten du, hozberoan leuntasun handiagoa nabarituz

Ekonomia: Nahiz eta zerbitzuetan egon ardatz nagusia, industriak badu bere garrantzia. Makineria ekoizten duten 25-50 langileko tamaina ertaineko lantegiz osatua. Enpresa garrantzitsuenak honakoak dira:

  • Cortusa Metal Mecánica: metalen mekanizazioa, kautxo-metaleko industriarako
  • Electrotécnica del Urumea (Euskabea): Instalazio elektrikoak
  • Industrias de Transformación de Andoain (Itasa): silikonazko euskarriak
  • Ekorec: plastiko berreskuraketa. PET ekoizpena
  • Intex: ortopedia eta ehun elastikoak
  • Krafft: auto, industria eta eraikuntzarako kimika eta plastikoak
  • Latz: ebaketa tresnak
  • Orbelan Plásticos (CIE Orbelan): auto eta elektrogailuetarako plastikozko trokelak
  • Plastigaur: Polietilenoa
  • SAPA: ehungintza makineria eta armamentu konponketa
  • ThyssenKrupp: igogailu eta eskailera mekanikoak

Biztanleria: Azken urteetan 14.500 ingurukoa da