1. Fasea – Ideien aurkezpena
Ekainaren 20tik uztailaren 10era arte.
Nork parte har dezake?
Andoaingo Udalean erroldatutako 12 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan.
Nola bilduko dira proposamenak?
Parte hartzeko kanal hauek gaitu dira:
- Online inprimaki honen bidez.
- Honako udal-guneetan:
Udaletxea (Ataria)
Urigain
Kiroldegia
Arrate Frontoia
Ambrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen Zentroa
Bastero Kulturgunea
Udaltzaingoa
Liburutegia
Gazte lokala
Horietan guztietan, parte hartzeko inprimakiak eta proposamenak aurkezteko postontziak egongo dira eskuragarri. Halaber, 2022ko Aurrekontu Parte-Hartzaileei, faseei eta parte hartzeko inprimakiari buruzko informazio guztia jasotzen duten liburuxkak bidaliko dira etxe guztietara.
Zer proposamen mota aurkez daitezke?
Aurkezten diren proposamen guztiek ondorengo baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Proposamena Andoaingo udalerriari eta/edo bertako biztanleei zuzenduko zaie.
- Proposamena Udal eremu eta eskumenen barrukoa izango da.
- Beste erabaki-eremu bati dagozkion proposamenak baztertuko dira (adibidez, Mankomunitatea).
- 2021. urteko udal-aurrekontuan dagoeneko barne ez egotea.
- Proposamena 2022ko aurrekontu-ekitaldian betearazteko modukoa izan behar da, eta ezin izango da ondorengo ekitaldiekin lotu.
- Proposamena zehatza, mugatua eta ekonomikoki ebaluagarria izango da.
- Gehieneko zenbatekoa: 250.000€
- Proposamenak ingurumen-eragin positiboa edo ezdeusa edukiko du.
- Proposamena ezin daiteke diskriminatzailea izan inorekin genero, arraza, adin
edo bestelako arrazoiengatik, ezta udal-politiken (euskara, ingurumena eta abar) aurka joan edo haren kudeaketa baldintzatu ere. - Proposamenek ezin izango diete erakunde publiko edo pribatuei dirulaguntzarik esleitu.
Izendatutako Udal Batzordeak proposamenak aztertu eta ebaluatu ahal izateko, proposamen bakoitzean emandako informazioa zehatza izatea garrantzitsua da. Baztertu egingo dira errespetuaren eta giza eskubideen aurkakoak diren edo iraingarriak diren proposamenak.
Erlazionatutako dokumentazioa
- Kanpainaren inprimakia (PDF)
- Baldintza-agiria (PDF)
- Parte hartzeko formularioa (PDF)
- Parte hartzeko formularioa (ODT)
- Parte hartzeko formularioa (Doc)