1 Fasea

HARTU HITZA

Andoain

Zuk erabakitzen duzu 250.000 euro zertan inbertitu.

Aurrekontua da udalak gizarte bizitzan eragiteko duen tresna eraginkorrena.

Beste urte batez, aurrekontuaren partida bat herritarren parte-hartze zuzenaren ondorioz exekutatuko da. 16 urtetik gorako herrikidea bazara, parte har dezakezu irailean abiatu den ekimenean.

Hartu hitza!

NOLA PARTE HARTU?

16 urte edo gehiago badituzu, aurkeztu proposamen zehatz bat urriaren 6a baino lehen. Andoainerako esklusiboa dena, udal- eskumenekoa eta 2024an gauzatzekoa.

NON PARTE HARTU?

Txarteltxoa honako guneetan uzten: Udaletxea (Ataria), Urigain, Kiroldegia, Arrate Frontoia, Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen Zentroa, Bastero Kulturgunea, Liburutegia, Gazte lokala edo Ludoteka.

Online: www.andoain.eus/eu/partehartzea webgunean.

NOIZ?

Ideien aurkezpena: Irailak 18-Urriak 6.

Balorazio teknikoa: Urriak 9-20.

Herritarren bozketa: Azaroak 15-30.

Esleipena: Abendua.

Aurrekontuetan sartu: Abendua.

Erlazionatutako dokumentazioa