18. Hezkuntza eta kultur aniztasuna
18. Hizkuntza eta kultur aniztasuna
18.Helburua. Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatzea pertsonen eta gizarteen garapenerako.
Helburu honi, 17+1 ere deitua, Nazio Batuek 2030 Agendaren bidez bultzatutako 17 GIHei gehitutako ekimena da, Agendak alde batera uzten duelako hizkuntzen alorra eta oso gutxi hartzen duelako kontuan kultura garapen iraunkorrerako funtsezko elementu gisa.
Ekimen honen bidez lantzen diren alderdietako batzuk gai hauekin dute zerikusia: hizkuntza gutxituak dituzten komunitateak ahalduntzea eta ikusaraztea; legeria egokia eta estrategia politiko eraginkorrak sustatzea; hizkuntza guztiek hezkuntza-sistemetan presentzia dutela ziurtatzea, hezkuntza-eredu bi-eleaniztunak bultzatuz; eten digitala murriztea, hizkuntza guztietan teknologia berrietarako sarbidea bermatuz; hizkuntza horiek komunikabide guztietan duten presentzia ziurtatzea edo berezko hizkuntzetan zerbitzu publikoak ematea bultzatzea.