3 Fasea

2. fasea – Herritarren bozketa

Azaroaren 15etik 30era arte

Botoa emateko, webgune honetan bertan online inprimaki bat argitaratuko da, bai eta hau inprimatzeko hainbat formatu ere. Ondoren, 1. fasean adierazitako udal-eraikinetako postontzietan entregatu beharko dira. Halaber, bozketa-postontziekin batera, paperezko inprimakiak ere egongo dira eskuragarri.

Bozketa-inprimaki bakoitzean, 3 puntu (lehentasun handiena duena), 2 puntu eta puntu bat (lehentasun txikiena duena) eman behar zaizkie hautatuen zerrendako 3 proiekturi. Ezinbestekoa da 3 proiektu puntatzea. 3 puntuaketa egiten ez badira, boto-txartela baliogabetuko da.

Hautatutako proposamen guztiak gauzatzeko kostua 250.000 eurotik beherakoa bada, guztiak sartuko dira automatikoki 2023ko udal-aurrekontuetan.

Erlazionatutako dokumentazioa