2. Fasea
2. Fasea – Balioespen teknikoa
Uztailaren 10etik irailaren 30ra arte.
Bigarren fase honetan, Partaidetza Prozesuaren Jarraipenerako Udal Batzordeak jasotako proposamen guztiak ebaluatu eta baloratuko ditu, prozesuaren Baldintzen Agirian ezarritako baremoaren eta baldintzen arabera.
Fase honetan, proposamen bakoitzak 50 puntu jaso ahal izango ditu gehienez. Hona hemen puntuazio-baremoa:
Puntuazioa gauzatze-ezaugarrien arabera:
- Mantentze-lanen kostuaren arabera: 4 puntu gehienez.
- Baliabide propioak erabiltzearen arabera: 2 puntu gehienez.
- Jarraitutasunaren eta etorkizuneko iraupenaren arabera: 3 puntu gehienez.
Puntuazioa onuradunen arabera:
- Onuradunen ehunekoaren arabera: 10 puntu gehienez.
- Premia handiena duten biztanleei dakarkien onuraren arabera: 5 puntu gehienez.
- Udalerrian premia handiena duten eremu eta inguruetan duten onuraren arabera: 5 puntu gehienez.
- Hirugarren Sektorean duen eraginaren arabera: 5 puntu gehienez.
Balioak sustatzeagatik eta zabaltzeagatik lortutako puntuazioa:
- Udalerrian berdintasuna, erantzukidetasuna, ekitatea eta adiskidetzea sustatzeko duen gaitasunagatik: 3 puntu, gehienez.
- Integratzeko, parte hartzeko eta gizarteratzeko gaitasunagatik: 3 puntu, gehienez.
- Heziketa- eta hezkuntza-gaitasunatik: 3 puntu, gehienez.
- Hizkuntza normalizatzeko eta euskara erabiltzeko gaitasunagatik: 3 puntu gehienez.
- Ingurumen-jasangarritasuneko eta ingurumen-inpaktuaren murrizketako irizpideak sartzeagatik: 4 puntu gehienez.