2030 agendaren bidean

2030 Agendaren bidean

Arduraduna: Ramon Varela – Ingurumen Teknikaria

Helbidea: Andoaingo Udaletxea (ganbara) Goikoplaza z/g, 20140 Andoain

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara

Kontaktuak: 943 300 830 - 350 luzapena ingurumena@andoain.eus

 

Agenda 2030 teknikaria: Miren Carnicero

Helbidea: Urigain Etxea - Lasalle 6, 20140 Andoain

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara

Kontaktuak: 943 300 830 - 524 luzapena mcarnicero@andoain.eus

 

2020an Andoaingo Tokiko Agenda 21 ezartzeko epea agortuta, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) onartutako Garapen Jasangarrirako milurteko berriaren 17+1 Helburuetan (GJH) oinarritutako Agenda berri bat prestatzeko lanean hasi gara, mundu osoko 2030 agendetarako jarraibide gisa erabiliko direnak.

Zer da Tokiko 2030 Agenda?

Garapen Jasangarrien Helburuei (GJH) tokiko eremutik heltzeko tresna bat, kontuan hartuta GJHen irismen eta edukiak eta haien helmugak tokiko testuingurura eta tokiko eskumenetara egokitu behar direla. Hori dela eta, NBEk adostutako helburuez gain 18. helburu bat (17+1 ere deitua) identifikatu da Euskal udalerrientzat eta beraz, baita ere Andoainentzat.

Hauek dira 17+1 helburuak udalerriarentzat:

 

   

2030 Agendak garapen jasangarriari laguntzen dioten tokiko politikak behin betiko koordinatzeko eta zeharkakotasunez aplikatzeko beharrezkoa den aldaketa ekar dezake. Beraz, barneko koordinazioa garrantzitsua da, baina baita kanpokoa ere, herritarren partaidetzarako prozesuetan lagunduz.

Momentu honetan, Andoain Agenda 21ek bere garaian sustatu zuen gobernantza-eredutik 2030 Agendan oinarritutako eredu berrira zuzendutako trantsizioa egiten ari da. Lehen urratsak energiaren eta klima-aldaketaren borrokaren esparruan eman ditugu. Horretarako, bi plan idatzi ditugu, Udalbatzak onartzeko:

- Klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko plana Andoainen.

- Andoaingo Udalaren Ekintza Energetiko Iraunkorrerako Plana. 2021-2030.

 

Laguntzazko dokumentazioa:

Euskal udalerrien ekarpena Garapen Jasangarriko Helburuei.

 

Tokiko Agenda 2030. Nola heldu Garapen Jasangarriko Helburuei tokiko eremutik. Gida praktikoa.

 

Euskal Ekarpena Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari (Eusko Jaurlaritza)