3. Osasuna eta ongizatea

3. Osasuna eta ongizatea

3. Helburua. Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Helburu honek jorratzen dituen alderdi batzuek gai hauekin dute zerikusia: ama eta jaioberrien heriotza-tasa zero izatea; HIES eta hepatitisaren moduko epidemiak edo uraren bidez transmititutako gaixotasunak amaitzea; mendekotasuna sortzen duten substantzien gehiegizko erabilera prebenitzea eta tratatzea; trafikoak eragindako heriotzak eta lesioak murriztea; estaldura sanitario unibertsala lortzea; sexu- eta ugalketa-osasuna; sendagai eta txertoen eskuragarritasuna; produktu kimiko arriskutsuek eta aire, ur eta lurzoruaren poluzio eta kutsadurak eragindako heriotza eta gaixotasunak murriztea.