Web edukia bistaratu

3. fasea – Herritarren bozketa

Urriaren 8tik 31ra arte.

2. fasea gainditu duten proposamen guztiei herritarren botoa emango zaie, Andoaingo 16 urtetik gorako herritar guztiek 250.000 zein proiektutara bideratu aukera dezaten.

Botoa emateko, webgune honetan bertan online inprimaki bat argitaratuko da, bai eta hau inprimatzeko hainbat formatu ere. Ondoren, 1. fasean adierazitako udal-eraikinetako postontzietan entregatu beharko dira. Halaber, bozketa-postontziekin batera, paperezko inprimakiak ere egongo dira eskuragarri.

Hautatutako proiektu bakoitzaren ezaugarriak ezagutzera emateko, informazio jardunaldi bat egingo da urriaren 8tik 31ra bitartean, eta interesa duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute bertan.

Bozketa-inprimaki bakoitzean 3 puntu (lehentasun gehiagokoa), 2 puntu eta puntu 1 (lehentasun gutxiagokoa) eman behar zaizkie hautatutakoen zerrendako 3 proiekturi. Ezinbestekoa izango da 3 proiektu puntuatzea. 3 puntuaziorik ez badago, txartela baliogabetuko da.

Herritarren artean babes handiena jasotzen duen proposamenari 50 puntu emango zaizkio, eta gainerakoei boto-ehunekoaren araberako puntuazioa emango zaie.

Bozketan parte hartzen duten guztien artetik %5etik beherako pertsona-ehunekoa lortu duten proposamenak ezingo dira hautapen-prozesuan sartu. Balorazio teknikoan (2. fasea) eta herritarren boto honetan lortutako puntuazioak batuta 65 puntu gainditzen dituzten proposamen guztiak 4. fasera igaroko dira, proiektuen esleipenerako.

Hautatutako proposamen guztiak gauzatzeko kostua 250.000 eurotik beherakoa bada, guztiak sartuko dira automatikoki 2022ko udal-aurrekontuetan.