Agenda21

AGENDA 21

 

Arduraduna: Ramon Varela – Ingurumen Teknikaria

Helbidea: Andoaingo Udaletxea (ganbara) Goikoplaza z/g, 20140 Andoain

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara

Kontaktuak: 943 300 830 - 350 luzapena ingurumena@andoain.eus

 

Agenda 2030 teknikaria: Miren Carnicero

Helbidea: Urigain Etxea - Lasalle 6, 20140 Andoain

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara

Kontaktuak: 943 300 830 - 524 luzapena mcarnicero@andoain.eus

 

 

Tokiko Agenda 21 jarraipena zuen eta herritarren parte hartzea eskatzen zuen prozesu dinamikoa izan zen. Helbururik nagusia bizitza kalitatea hobetzeko beharrezkoak ziren neurriak eta proiektuak proposatzea zen, ingurumena hondatu gabe eta beste komunitate batzuk kaltetu gabe betiere, nahiz eta horietatik urrun egon. “Pentsatu globalki, ekin lokalki” esaldi famatuaren aplikazio praktikoa zen

 

 

 

Andoaingo egoera erakusten zuen diagnostikoa bukatu ondoren, 2006ko martxoan, osoko Udalbatzak Udalerriko Ekintza Plana onartu zuen; hots, zetozen urteotan ezarri beharreko hobekuntza planak biltzen zituen dokumentua onetsi egin zen. Bertan, iraunkortasunaren helburu nagusiak definitzen ziren eta ekintzak, aurrekontuak eta horiek aurrera eramateko nahitaez parte hartu behar zuten agenteak definitzen ziren

4 urtetan garatzeko sortu zen Plan hau. Epe hori igarota, 2010ean bere ezarpena aztertu ondoren, eta metodologia berbera aplikatuz (diagnostikoa-parte hartzea) plan berri bat diseinatu zen: Andoaingo Iraunkortasunerako Ekintza Plana 2012-2020. Udalbatzak Plan hau ere onartu zuen