Alkatearen agurra
Ongi etorria izan zaitez Andoaingo Udalaren webgunera!
Gune hau baliatu nahi dut zu agurtzeko eta Andoaingo Udala parez pare zabaltzeko, zure etxea izan dadin eta baita zure erreferentzia ere. Webgune honek gure Udaletxean sartzeko aukera emango dizu, hau da, beste ate bat izango da, eta horren bidez gurekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu.
Ohorea eta harro izateko motiboa da andoaindar guztiak ordezkatzeko erronka onartzea. Hain zuzen ere, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko aurrera eramango dugun aldaketa proiektuaren buru izatearen konpromiso Ilusioz eta arduraz hartzen dut.
Elkarrekin lan egingo dugu Andoainek aurrera egin dezan eta ekipamendu gehiago, hiri eta berdegune espazio gehiago, kirol eta aisialdi gune gehiago izan ditzan, denok berdintasunean bizi gaitezen eta goza dezagun gure bizi-kalitateaz. Baina horren guztiaren gainetik, jendearentzako zerbitzuak handitu behar ditugu eta gure bizilagunen eguneroko ongizatean zuzenean eragiten duten ekimenak garatu.
Webgune honen bidez, gure taldeak eta nik zu hobe ezagutzea espero dugu: prest gauzkazu zu entzuteko, zure kexak erantzuteko eta horiei irtenbidea emateko, zure ideiak eta iradokizunak biltzeko eta aurrera eramateko.
Gurekin bat egitera gonbidatzen zaitut, hobekuntza proiektu hau errealitate bihurtzeko eta webgune hau komunikazio eta zerbitzu tresna gisa erabil dezazun.