Andoaingo_Pertsonaiak_Main
Andoaingo Pertsonaiak
Andoaingo historia Andoaingo armarria 1837 Andoaingo Gudua
A. MANUEL LARRAMENDI (1690-1776)
Manuel Garagorri eta Larramendi Garagorri baserrian jaio zen 1690ean. Euskararentzat ezinbesteko izan diren bi lan erraldoi egilea da Laramendi: El imposible vencido, euskararen lehen gramática eta Diccionario trilingüe, izugarrrizko eragina izan zuena XVIII. Mendeko euskal idazleen susperketan. Bere Corografía de Guipúzcoa obraren bitartez gure probintziaren lehenengo atlas etnográfico, geografiko eta politikoa idatzi zuen eta Sobre los fueros de Guipúzcoa obran gure foruen zilegitasuna eta berezkotasuna defendatu zuen, formulazio politiko berritzaileak eginez. Zalantza izpirik gabe Gipuzkoak XVIII. mendean izan zuen modernizatzailerik eta suspertzailerik handiena izan zen
AGUSTIN DE LEITZA (1694-1763)
Agustín de Leyza y Latixera Andoainen jaio zen 1694. urtean eta oso gazte zelarik Ameriketara joan zen. Potosí eta aldirietan lanean jardun zuen. Negozioetara dedikatu zuen bizitza, batez ere ohial, larru eta ganadu importazio eta esportaziora. Ondasun ugarien jabe egin eta San Salvador de Jujuy-n (Argentinan) bizi zen, eta bere elizaren hainbat obra egin zituen, baina Andoaingo herriarentzat bidali zuen dirutza gaur Goikoplazan dagoen San Martin de Tours eliza-parrokia eraikitzeko. Juyuin bertan hil zen 1756ean
JUAN BAUTISTA ERRO (1773-1854)
Berrozpe etxean jaio zen 1773. urtean, oso gaztetandik nabarmendu zen bere buru argiagatik eta Erresuman kargurik gorenetaraino iritsi zen. Almadengo (Ciudad Real) mercurio meatzetako superintendente izan zen, ikerketa arkeologiko ugari egin zuen eta Numantziako (Soria) lehenengo indusketa arkeolojikoak antolatu zituen 1803an. Ogasun estatu idazkari izatera iritsi zelarik 1823an. Bere ideia politikoak, atzerakoiak, behin baino gehiagotan atzerrira jo beharra ekarri zion, eta han ezagutu zuen Don Carlos erregegaia. Honek, 1836. urtean, gerra karlistan pizturik, Ministrari Nagusia izendatu zuen, Karlista Estatuaren ogasuna zuzentzeko xedez. Antzinako kulturekiko jakinmin handia izan zuen —baita txinera eta etruskerarekiko— eta euskarari eskeini zion bere ikerlan filologikorik handienak
AMBROSIA OLABIDE (1829-1913)
Ambrosia Francisca Olabide eta Baztarrika Andoainen jaio zen 1829ko abenduaren 26an. Oso gazte zelarik alargundu zen eta Pariseko Bihotz Sakratuaren Kongregazioan sartu. Gasteizen bakarrik zeuden emakumeentzako aterpe bat ireki zuen bere etxe batean, aterpe honetan 40 emakume baino gehiago bizi izan ziren. Aterpea mantentzeko, etxez etxe eskatzen ere ibili zen. Emakume bizkorra eta kementsua, beste etxe bat eraiki zuen Gasteizen eta egindako sorrerako kongregazioa Oblaten komunitatearekin bat egin eta azken honetako Ama Nagusi izendatu zuten. Gasteizen hil zen 1913ko abuztuaren 23an
AMA KANDIDA (1845-1912)
Juana Josefa Zipitria Barriola, Berrospe etxean jaio zen 1845eko maiatzaren 31an. 1871ean Jesusen Alaben kongregazioa sortu zuen Salamancan. Kongregazio hau haur eta gazteen hezkuntza bideratzeko helburuarekin sortu zen eta mundu guztian hedatzen joango da. 1996ko maiatzaren Andoaingo Alaba kuttun izendatzen du udalak “emakumeen heziketa sustatzeko eta munduan zehar irakaskuntza erakundeak sortzeko egindako lana eskertuz”. Juan Pablo II aitasantuak 1996ko maiatzaren 12an dohatsutu zuen eta 2010eko urriaren 17an Benedicto XVI aita santuak kanonizatu egin zuen. 1912ko abuztuaren 9an hil zen Salamancan
JOAKIN LARRETA (1857–1910)
Joakin Larreta-Azelain eta Arzak 1857. urtean jaio zen Sorabillako Azelainen. Bartzelonan industria-ingeniaritza lizentzia hartu zuen lehenik eta, aurrerago, Kimika eta mekanika-ingeniariarena. Ur-salto eta indarretxe elektriko ugari eraikitzeko proiektutan hartu zuen esku, besteak beste Abalozkoan eta Andoaingo Hidroelektrikarenean, eta herriari ekarpen handia egin zion alor horretan andoaindarrak. Anaia Juan Bautista bezala, euskaltzaletasunak ukittu zuen eta itzulpen bat saritu zioten ere Iruñan, Juan Iturralde y Suit-en Miluzeko zubiya (1870).II. Guda karlistan, 14 urte baino ez izan arren, bolondres gisa ibili zen karlistekin eta Pirionetan barrena egin ohi zen arma trafikoan ausardiaz eta eraginkorki jokatu zuen
NEMESIO OLARIAGA (1864-1933)
Nemesio Olariaga Etxaide, Andoainen jaio zen 1864an eta 15 urte zituela Argentinara joan zen. Han aberastu eta 1921ean, Nación Argentina Bankuko zuzendari izandatu zuten. Filantropoa, euskal kultura maite zuela eta abertzalea, Argentinako lehen Batzokia sortu zuen eta Buenos Aireseko Euskal Etxea. Euskalduntasunarekin erakutsi zuen eskuzabaltasuna mugagabea izan zen argitalpenen arloan batipat. 1907an, Andoaini esker onez, maila goreneko organoa dohaintzan eman zuen San Martingo elizarako. 1933an hil zen Buenos Airesen
MODESTO HUIZI (1878-1919)
Modesto Huizi Zalakain, 1877. urtean jaio zen. Ikasle aparta eta bizkorra, medikuntza ikasketak Madrilen egin zituen 1902an lizentziatu zelarik. Eta 1903an doktoratu zen. Gero Obstetrizia eta Ginekologian espezializatu egin zen. Frantsesa eta alemana ikasi zuen eta Europan zehar ibili zen kirurgian teknikarik aurreratuenak ikasten. Berak egin zuen Espainako lehenengo zesarea kontserbatzaile (uteroa hondatzen ez zuena). Bere garain lehen mailako kirurgialaritzat iritzia, Gipuzkoako Medikuntza eta Kirurgia Akademiaren sortzaileetarikoa izan zen eta lehenengo lehendakaria
MARTIN UGALDE (1921–2004)
Martin Ugalde Orradre, Zumea auzoan 1921ean jaio zen. Kazetari eta idazle oparo, erbestera alde egin behar izan zuen eta Venezuelan eman zituen bizitzako urte luzeak. Han kazetari ezagutua izatera iritsi zen. Eta 1957. urte geroztik euskal literaturaren hauspoari gogotik eragin zion Caracasen bertan. Euskal Herrian giroturiko bere literatur lan guztiek Andoain bere jaioterri maitea izan zuten gertaleku nagusi. Ogibedez kazetari, hala gazteleraz nola euskaraz, kazetaritzan lan itzela egin zuen, alor guztietan. Bere bizitzaren azken urteak euskarazko egunkaria errealitatea bihur zedin gauzatu zen egitasmoa bideratzen eman zituen, Euskaldunon Egunkaria proiektuarekin bat eginez. Euskal kulturgintzari egindako ekarpen anidaren esker onez Andoaingo Udalak Herriko Seme Kuttun izendatu zuen, eta Eusko Jaurlaritza, Euskal Herritar Unibertsala
RIKARDO ARREGI (1942-1969)
Rikardo Arregi Aranburu, 1942an jaio zen familia abertzale batean. Pentsamendu filosofikoarekin eta XX. mendeko Europako polítika eta gizarte-pentsamenduarekin zaleturik, euskal gizarteak balore tradizionalekiko zituen loturak berritzearen aldeko mezua zalbaldu zuen idatzitako saiakeretan eta bere artikulu ugaritan. Zeruko Argia astekariaren nazioarteko sailaz arduratu zen 1963an eta bertatik orduko euskal kazetaritza moldez eta edukiz irauli egin zuen, beti ere gizarte eta polítika gaietako ikuspegi berritzaile eta suspertzaileak azalduz. 1989ko uztailaren 15ean, "Andoaingo seme kuttun" izendatu zuen Andoaingo Udalak, eta geroztik, urtero deitzen du Eusko Jaurlaritzeko Kultura Sailaren laguntzaz bere izena daraman Rikardo Arregi Kazetaritza Saria