Zerbitzu_Telematikoak_Main

Egoitza Elektronikoa – Zerbitzu Telematikoak

Nola identifikatu? Udal Errolda Tasak, Zergak eta Isunak Sarrera Erreg. Eskaerak

 

Zer dira?

Herritarren eskura, interneten dagoen web-leku bat da. Horren bitartez, udalak guri buruz dituen datuak (zergak, isunak, errolda...) kontsulta ditzakegu; tasak, zergak eta isunak ordaindu eta eskaera eta izapideak (lizentziak, baimenak...) egin ditzakegu internet bidez, etxetik, eta inora joan beharrik izan gabe. Halaber, udalak bertan jarriko ditu zure eskura jakinarazi beharreko akordio edo ebazpenak.

Zer behar duzu erabiltzeko

  1. Sinadura elektronikoa duen txartel bat (IZENPE, ONA edo DNI-e) eta txartel irakurgailu bat.
  2. B@kQ, Izenpek emandako identifikazio elektronikoko bitartekoa. Honako hauek osatzen dute:
  • Erabiltzailearen nortasun agiri zenbakia (NAN edo AIZ)
  • Izenpek ematen dituen pasahitz bat eta 16 posizio dituen koordenatu-joko bat.
  • Ziutagiri kualifikatu bat.  

Zer egin dezakezu?

Sarrera eta Irteera Erregistroa. Eskaeren aurkezpena.

  • Online erregistratu ahal izango dituzu Andoaingo Udalaren aurrean aurkeztu beharreko eskaera edo idatziak.
  • Expediente bat abian jar dezakezu, horren izapidetzea telematikoki kontsultatu eta izapidetu bitartean sorteen diren agiriak pantailan ikusi edo inprimatu.
  • Espedientearen izapidetzeari buruzko informazioa duen esku-orria deskargatu ahal izango duzu, non adierazten diren: aurkeztu beharreko agiriak, kostua, epeak, isiltasunaren ondorioak... Halaber, eskaera eredu normalizatuan deskargatu eta ordenagailuan bertan bete ahal izango duzu.
  • Eskaera eredu normalizatuan deskargatu eta ordenagailuan bertan bete ahal izango duzu.

Jakinarazpen elektronikoa: udalaren akordio-ebazpenen berri ematea.

  • Udalak hartutako akordio eta erabakiak postaz (ohikoa den bezala paperean) jasotzeaz gain orain elektronikoki zure ordenagailuan jasoko dituzu.
  • Horrelakoetan, udalak posta-e bat bidaliko dizu zuk emandako helbide elektronikora abisua bidaliko du esanez gure egoitza elektronikora jakinarazpen bat igo duela. Mail horretan, beste azalpenen artean, esteka bai izango duzu egoitza elektrinokora sartzeko.
  • Bestela, esteka honen bitartez sar zaitezke egoitza elektronikora.

Biztanleen Udal Errolda

  • Zure errolda ziurtagiria deskargatu eta inprimatu dezakezu.
  • Erroldako zure datuak eta historiala eta etxebizitzan zurekin erroldaturik dauden pertsonen datuak ikus ditzakezu.
 

Tasak, zergak eta isunak

  • Zure izenean dauden edo egon diren, hau da, indarrean dauden edo ez, tasa eta zergak (ura, zaborrak, ibilgailuak, etxebizitza…) kontsultatu ditzakezu.
  • Tasa eta zergen ordainagiriak kontsultatu eta inprimatu ditzakezu:
    Ordaintzeke dauden ordainagiriak. Horien xehetasunak ikus ditzakezu: kontzeptua, tarifak, ur kontsumoaren irakurketak…
    Ordainduako ordainagiriak. Nahi duzun tasa edo zergaren ordainagiriak deskargatu eta inprimatu dezakezu: ibilgailu zergaren erreziboa, adibidez.
  • Trafiko isunak: Andoainen egindako trafiko arauhauteengatik isunik duzun kontsultatu dezakezu.
  • Azkenik, tasa eta zergen ordainagiriak eta isunak ordaindu ditzakezu Zerbitzu Telematikoen bitartez.