B@KQ

B@KQ Sinadura Elektronikoa

BakQ-a honetan datza:

  • Erabiltzailea: interesdunaren NAN edo AIZ.
  • 8-20 digito dituen pasahitza.
  • SMS bidez jaso duzun kodearen azken lau zenbakiak

Doan da; ez du txartel-irakurgailurik behar; ordenagailuetan eta mugikorretan erabil daiteke; edozein sistema eragiletan eta instalaziorik egin behar izan gabe.

Nola eta non eskatu?

Aurrez aurre, ATARIAN (Udaleko HAZ), indarrean dagoen NAN edo AIZ aurkeztuz. Baita ere, Andoaingo KZgunean eta Osasun zentruan

 

Nola aktibatu?

Eskatu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu. Bertan, koordenatuak eta aktibazio-prozesurako esteka bat aurkituko dituzu. Jarraitu adierazitako urratsei.

  1. Mugikorrean SMS bat jasoko duzu pasahitz batekin, eta pasahitz berri batekin aldatu beharko duzu, erraz gogoratzeko modukoa.
  2. Autentifikazio bat egiten da lehen aldiz, sinadura-ziurtagiria hodeian eman ahal izateko, eta B@kQ prest egongo da autentifikatzeko.
  3. B@kQ Izenpe sinadura-atariaren bidez identifikatzeko prest egongo da.

Non erabil dezakegu?

B@kQ-rekin, online kontsultatu eta izapidetu ahal izango dituzu administrazio publikoen online zerbitzuak:

  1. Euskal administrazioak: Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta hiru lurraldeetako udalak. IZENPE identifikatzeko ataria erabiltzen dute eta, beraz, dagokion webgunera sartu eta B@kQ aukeratuta identifikatuko gara.

 2. Estatuko gainerako administrazioak. BakQ ere erabil dezakegu, nahiz eta horiek ez erabili IZENPE sinadura-ataria. Horretarako, Izenperen txartel birtuala deskargatu behar dugu:

https://www.izenpe.eus/iee/es/bakq.shtml

Software arina da, zure ordenagailuan instalatzen da, eta ziurtagiri digitalak dituen edozein egoitza elektronikotan identifikatu ahal izango zara. Instalatu ondoren, eta online zerbitzu batean sartu aurretik, txartel birtuala ireki beharko duzu eta B@kQ-arekin identifikatu.

Zer baimentzen digu B@kQ-k?

Estatuko, autonomia-erkidegoko edo udaleko edozein administraziori zuzendutako edozein eskaera edo dokumentu sinatzea eta erregistratzea.

  1. Edozein administraziok bere izenean bidalitako jakinarazpen elektronikoetara sartzea.
  2. Fakturak: enpresentzako faktura elektronikoa, fakturak kontsultatu…
  3. Zerga-aitorpenak: PFEZaren aitorpen telematikoak izapidetzea, autolikidazioak onartzea, aurreko aitorpenak kontsultatzea...
  4. Zerga-zorrak ordaintzea: bahitutako ondasunak ordeztea, geroratzea eta zatikatzea.
  5. Bekak, kontziliaziorako laguntzak, familia ugariaren titulua... eskatzea.
  6. Osakidetza – Osasun karpeta: kontsultatu-deskargatu zure txostenak (kirurgikoak, analitikoak, erradiologia eta anatomia patologikoa); ikusi zure historia farmakologikoa (preskripzioak, txertaketa-historiala); kontsultatu hitzorduak: medikua, erizaina edo espezialista.

B@kQ-ari buruzko informazio gehiago (Izenpe):  https://www.izenpe.eus/iee/es/bakq.shtml

Pasahitza ahaztu edo koordenadak galdu badituzu:https://servicios.izenpe.com/jbbak/mostrarWelcome.do