Aurrez aurre: Hezkuntza eta Kultura (Bastero Kulturgunea) astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, eta larunbata goizean 10:00etatik 13:00etara eta Ataria-Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan) astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30ra.
Telefonoz: ezin da telefonoz eskatu. Dena den eska dezakezu hitzordua edo inprimakia eta jardunbideen orria etxera bidaltzea 943 303 540 telefonora deituz.
Internet bidez: Udalaren www.andoain.eus web-orriko Zerbitzu Telematikoak erabiliz ere eska daiteke.
* Zerbitzu Telematikoetara sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, ONA eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure esku jarriko duen Gako eta Pasahitz bidezko sistema.
Kostua
Dagokion udal tasa ordaindu beharko da.
Informazio gehiago
Alokairu tasak edo bestelako informazioa eskuratzeko sakatu hemen edo bestela deitu Hezkuntza eta Kultura lansailera: 943 303 540 edo kultura@andoain.eus