Batzorde Irizpenemaileak

Batzorde Irizpenemaileak

Hamar dira Batzorde Irizpenemaileak Andoaingo Udalean. Horien osaketa eta eskumenak, hemen behean:

 

Batzorde irizpenemaileen eskumenak

Osoko Udalbatzak, Gobernu Batzarrak edo Alkateak erabakiak hartu aurretik gaiak aztertu, informeak egin edo kontsultatzea dute egitekotzat batzordeek. Alkate, Gobernu Batzar edo zinegotzi ahaldunen kudeaketaren segimendua ere egiten dute, Udalbatzaren Osoko Bilkurari dagozkion kontrolerako dituen eskumenak alde batera utzirik. Udalbatzaren Osoko Bilkura osatzen duten talde guztiek parte har dezakete batzordeetan.

Batzordeen funtzionamendua

Lehendakariak dei eginik 15 egunetan behin biltzen dira gutxienez eta Lehendakariak beharrezkotzat jotzen duenean larritasuna arrazoiengatik edota lau kideetatik batek hala eskatzen duenean, kasu horretan ezin daitekeelarik deialdia hiru egun baino gehiago luzatu.

Bilerak irekiak izango dira herriko biztanle eta erakunde guztiei parte hartzeko aukera emanez, ahotsarekin bai baina botorik gabe.

Zinegotziek eta edozein auzo lagun organismok eskubidea daukate gairen bat gaien Zerrendan sartzea eskatzeko, baina baldin eta proposamena saioa hasi aurretik gutxienez 48 orduko aurrearekin egiten badute.

Batzordeak larrialdikotzat jotzen duen aldiro edozein Zinegotziek Gai Zerrendatik kanpoko gaiak proposa ditzake.