Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

 

 

EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUN SAILA

 

Helburua

Emakume eta gizonen berdintasunerako Departamentuaren helburua da emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea –benetakoa eta eraginkorra-eremu guztietan. Horretarako, lan egiten dugu gainontzeko udal departamentuekin, eta herriko talde feminista eta emakumeekin.

 

Zer egiten dugu?

Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan programak antolatzen ditugu, eta formazioa, informazioa, aholkularitza eta orientazioa ematen ditugu.

 

Eginkizunak

  • Berdintasun planak, berdintasun ekintzak eta ekintza positiboko neurriak diseinatzea eta sustatzea.
  • Udal politiketan genero-ikuspegia txertatzea. Udaleko sail eta organoei aholkularitza ematea.
  • Sentsibilizazio-jarduerak egitea.
  • Intersekzionalitatearen printziopioari kasu eginez, bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeen giza eskubideak bermatzeko programak diseinatzea
  • Bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzen laguntzeko gizarte-baliabide eta zerbitzuak sustatzea.
  • Bereizkeria-egoerak antzeman eta aurre egiteko neurriak diseinatzea.
  • Berdintasunaren alde lan egiten duten erakunde publiko zein pribatuekin harremanak eta lankidetzarako bideak ezartzea.
  • Udal mailan, prestakuntza beharrizanak aztertu eta neurriak jarri.
  • Berdintasun planak, berdintasun ekintzak eta ekintza positiboko neurriak diseinatzea eta sustatzea.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko eragilekin solaskidetza izatea

Harremanetarako: