Buruntzako_SM_aztarnategia_Main
Ondare Historiko eta Artistikoa
Monumento Megalitikoak Dorretxeak Karobiak Egungo eraikinak Eskulturak-Muralak Argazki zaharrak
Buruntzako San Martin aztarnategia
Leku honetan aurkitzen zen San Martin izena zuen Andoaingo lehenengo parrokia eta aztarnategiaren musealizazio lanei esker ondare historikoa errekuperatu da, Maria Jesus Aranburu Kultura Diputatuak esandakoaren arabera, “Gipuzkoak gordetzen dituen altxor txikietako bat”. 2008ko urriaren 24an zabaldu zen ofizialki Buruntzako San Martin aztarnategiaren musealizazioa. Irekiera ekitaldi hori 2004an hasi zen lan baten amaiera izan zen, aztarnategia balorean jartzea eta zabaltzea helburu zuen lanarena hain zuzen ere, nahi zuen orok aztarnategian aurkitutakoa ikusteko moduan jarriaz
Hilobiak
Indusketetan hainbat ehorzketa aurkitu ziren. Gorpuek txanpon bat zeramate mingain azpian. Bizitza berrira eramango zituen txalupariari ordaintzeko zen txanpon hori
Buruntzako herrixka gotortua (Burdin arokoa)
Buruntzan ere, tontorretik hurbil, herrixka gotortu baten arrastoak aurkitu dituzte. Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den Karlos Olaetxeak auarkitu zuen 1989an eta herrixkan egin dituen indusketen ondorioz, beste material interesgarri batzuen artean, harresi bat, aintzinako biztanleen gelen egiturak eta zeramikazko pieza ugari aurkitu dira