 | Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak, gaur egun, honako laguntza-lerro hauek ematen ditu: - Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL): ohiko eta ezohiko gastuak ordaintzeko laguntza ekonomikoak dira, gizarte-bazterkeria prebenitu, arindu eta saihesteko. Finantzaketaren zatirik handiena Eusko Jaurlaritzatik jasotzen da.Diru sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko udal-laguntzak (AGIS): GLLen helburu bera dute, baina udal funtsekin finantzatzen dira. Horien artean daude pobrezia energetikoa arintzera bideratutakoak, baina, arrazoiren batengatik, GLLk ezin ditu artatu.
- Etxebizitza alokatzeko laguntzak 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
- Herriko saltokietan eskola-materiala erosteko laguntzak.
- Eskolaz kanpoko jarduerak egiteko laguntzak.
- Tokiko elkarteentzako laguntzak.
- Nazioarteko lankidetzarako laguntzak, garapen bidean dauden herrialdeetan egin beharreko proiektuetarako (GKEak)
|